Ander Esnaola

Web Analista Informatikoa
Deskribatu zure profila eta aurretiko esperientzia
Informatikako Ingeniaritza Teknikoa egin nuen Mondragon Unibertsitateko Oñatiko fakultatean, eta, ondoren, goi-mailako ingeniaritza egin nuen Arrasateko fakultatean. Ikasketak amaitu ondoren, hainbat aholkularitza-enpresatan lan egin nuen, administrazio publikoarekin lotutako proiektuetan.
Zure egunerokoa LagunAron
LagunAron webgunearen ardura hartzen dut. Oso zeharkako eremua da, eta LagunAroren barruan askotariko profilei eragiten dieten proiektuekin lotuta dago.
Mutualistei eta onuradunei dagokienez, gure ahaleginaren zati handi bat webgunea eta app-a hobetzera bideratzen dugu. Eta kooperatibei dagokienez, LagunArorekin lotutako aplikazio eta izapideekin duten harremanean egunerokotasuna erraztuko duten proiektuak garatzen saiatzen gara.
Azkenik, etxeko barne-prozesuen efikazia eta efizientzia erraztu eta hobetuko duten barne-proiektuak ere garatzen ditugu.
Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna?
Askotariko proiektuak egiteko aukera ematen dit, jende asko ezagutu eta teknologia berrietatik ikasi.
Eta LagunArotik?
Betidanik pentsatu izan dut kooperatiba baten parte izateak enpresa pribatu batean lan egitetik harago doan proiektu baten parte bihurtzen zaituela. Bestalde, LagunAron egiten duguna kontuan hartuta, bi aldiz errealizatuta sentiarazten nau, pertsonak zaintzen aritzen baikara. Gainera, LagunAro osatzen duen pertsona-taldea, profesional handien talde bat dela uste dut, eta egunero ikasten dut horietatik.