Enplegu Laguntza
Enplegu Laguntzaren prestazioen helburua da kooperatiba langabezian dagoenean edo iraupen mugatuko mutualista gisa (IMM) lan kontratua amaitu duenean mutualistari laguntzea.
- Mutualista aktibo badago, laguntzak bere kooperatibaren bidez tramitatzen dira.
- Kontratua amaitu zaion mutualistaren kasuan, laguntzak berak tramitatzen ditu zuzenean.
Prestazio hauei buruzko informazio gehiago jasotzeko esteka honetara sartu behar duzu
Iraupen Mugatuko Mutualistaren figura (IMM)
Bere kooperatibarekin behin betiko sozietate loturarik ez duen bazkidea.
Baja hartzen badu (gutxienez urtebetez kotizatu ondoren, norbere edo besteren konturako lanik egiten ez duela egiaztatzen badu eta prestazio publikorik jasotzen ez badu) Baja Mugatuaren prestazioa eskuratu ahal izango du Prestazioen Erregelamenduko baldintzetan.

Itziar ArangurenKooperatibatik bota naute...
Ez naute bazkide egin eta langabezian geratu naiz. Kasu honetan Baja Mugatuaren prestazioa eskaini didate beste lan bat aurkitu arte.
Figura horrekin identifikatzen bazara, jarraitu Baja Mugatuaren prestazioa eskatu ahal izateko adierazten dizkizugun urratsei