LagunAron, badakigu gure helburu nagusia pertsonak babestea dela. Hala ere, hori bakarrik posible izango da aurretik gure taldea zaintzen badugu. Azken finean, gure eguneroko jarduera posible egiten dutenak dira, gure zerbitzuak sostengatzen dituztenak eta egiten dugunari zentzua ematen diotenak.

Horregatik, pertsonekin daukagun konpromisoa bikoitza da: bai kanpora begira, gure zerbitzuak jasotzen dituzten pertsonekin, bai barrura begira, gure kooperatiba osatzen dutenekin.

Honaino iritsi bazara, espero dugu LagunAro hemen lan egiten dugunontzat bezain leku interesgarria iruditu zaizula.

80 laguneko taldea gara, eta gure zerbitzu-bokazioa, espiritu kooperatiboa eta gure ingurunea hobetzeko nahia ditugu ezaugarri.

Nola egiten dugun jakin nahi baduzu jarraitu irakurtzen...

Zer bilatzen dugu?

Lan eta elkarlanerako espazio berdinzale, justu eta anitzak sortzen dituzten eta sortu nahi dituzten pertsonen bila gabiltza.

LagunAroko lanpostu ohikoenetako batzuk ezagutu nahi dituzu?
Lehenengo pertsonan azalduko dizkizugu.

Pili García

Pili Garcia

Afiliazio, Kotizazio eta Arogestioneko Teknikaria

Info gehiago

David Enekotegi

Dabid Enekotegi

Gobernamendu Onaren eta Barne Auditoretzaren Arduraduna

Info gehiago

Patricia Alonso

Patricia Alonso

Nazioarteko Errenta Aldakorreko Arduraduna

Info gehiago

Ander Esnaola

Ander Esnaola

Web Analista Informatikoa

Info gehiago

Zer eskaintzen dugu?

Eredu kooperatiboa indartzen laguntzeko, gure komunitatea osatzen duten pertsonak zaintzeko eta pertsonal eta profesionalki garatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Gainera, sinisten dugu oso garrantzitsua dela baldintza hauek betetzen dituzten lan-testuinguruak erraztea:

Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa

LagunAro oficina de Arrasate

Autonomia eta parte-hartzea

LagunAro equipo de trabajo

Ongizate fisikoa eta emozionala

LagunAro carrera solidaria

Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka

Edificio de LagunAro en Arrasate Mondragón

Iraunkortasuna, berdintasuna eta euskara

Gehiago jakin nahi duzu?

Zuretzat izan ditzakegun aukerei buruz hitz egin nahi baduzu, jarri harremanetan Maider Biterirekin.

Pertsonak eta Kultura arloko zuzendaria

Maider Biteri