Historia
-
1955

Mugimendu kooperatiboaren gorakada Debagoienean. Kooperatibistak gizarte segurantzatik kanpo eta babesik gabe geratzen dira.
-
1959

Gaur egun ezagutzen dugun LagunAroren ernamuina sortu zen. Ministerioaren agindu baten ondorioz, kooperatibistak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorretik kanporatu zituzten besteren konturako langiletzat hartu zituztelako.
Ondorioz, une horretatik aurrera babesik gabe geratu ziren estaldura sozial publikoari dagokionez, eta Jose Maria Arizmendiarrieta eta bere jarraitzaileek LagunAro sortu zuten behar horiei erantzuteko. LagunArok bere ibilbideari ekin zion.
-
1967

Nork esango zuen -eta ministerioaren beste agindu batengatik- LagunAroren kooperatibetako bazkideek derrigor kotizatu behar izango zutela orduantxe sortu zen Langile Autonomoen Araubide Berezian!
Hori bai, LagunAro bere eredu mistoarekin eratu zen, Gizarte Segurantzan gutxieneko oinarriekin kotizatuz eta kotizazioen pisurik handiena LagunArori emanez.
-
1983

Talde kooperatiboko lehen enplegu krisia gertatu zen eta LagunArok beste edozein sistematatik gehien bereizten duen prestazioa sortu zuen: Enplegu Laguntza.
Prestazio horretan islatzen da elkartasun printzipioa.
-
1984

Gizarte Segurantzaren entitate laguntzaile bilakatu zen Osasun Laguntza eta Aldi Baterako Ezintasunaren prestazioetan.
-
1997

Iraupen jakineko mutualistaren figura sortzen da.
-
1999

Arogestion Ahorro-Jubilacion, EPSV sortu zen, LagunAro bazkide babesle sustatzaile zela.
-
2008

Osasun Laguntzarako eredu berria ezarri zen, sistema publikoak ematen zuen osasun babesa osatzeko.
-
2010

Pentsio eta kotizazio sistemaren erreforma integrala egin zen, bi jarduera ildo handirekin: LagunAroren pentsio ereduaren berrikuspena, gizartearen eta araudien testuinguru berrira egokitzeko, eta sistema publikoaren kotizazioen pisu erlatiboa handitzea Sistema Mistoaren osaeran.
-
2013

Fagor Etxetresnak itxi zen.
Elkartasun, koerantzukizun eta kooperatiben arteko mugikortasun konpromisoei erantzunez, ezohiko jarduera plana jarri zen martxan.
-
2017

Ofizialki LagunArok 50 urte bete zituen, nahiz eta bere lehen pausoak 1959an eman.
-
2020

COVIDak eraginda, egutegi mugikor berezia ezarri zen.
-
2021

Gizartearen beharrei erantzunez, Genero Indarkeriaren prestazioa sortu zen.
-
2022

Iraupen jakineko mutualistaren birplanteaketa eta 84. artikuluaren aplikazioa.
-
2023

Autonomoentzako kotizazio sistemaren erreforma. LagunAroren kotizazio sistemari buruzko hausnarketari eta egokitzapenari ekin zitzaion.