Ohiko galderak
Informazio instituzionala
BGAEa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, erretirorako aurrezki planak kudeatzen dituena, borondatez, prestazio publikoak osatzeko.
LagunAro, EPSVko bazkideak bi motatakoak dira: babesleak eta arruntak.
- Bazkide babesleak Kooperatiba moduan eratutako erakundeak dira, Entitatea mantentzen eta garatzen laguntzen dutenak, kudeaketan eta administrazioan zuzenean parte hartuz, aurretiaz Kontseilu Errektoreari baimena eskatu eta berariazko onarpena lortu eta gero.
- Bazkide arruntak edo mutualistak Kooperatibetako (LagunAro, EPSVko bazkide babesleak) bazkide langileak eta lan bazkideak dira.
- Pentsiodunak (aktibo edo kotizatzen duen eszedentzia egoeratik zuzenean datozenak) eta horien onuradunak, mutualista aktibo izatetik pentsiodun izatera igarotzeko unean (hileko kuota baten truke).
- Mutualista aktiboen ezkontideak edo izatezko bikotekideak (hileko kuota baten truke).
- Mutualista aktiboen seme-alabak, edo haien ezkontideenak edo izatezko bikotekideenak (berrikusi figura honen baldintzak).
- 55 urtetik gorako mutualistak, bere kooperatiban baja hartzen dutenak eta LagunArori kotizatzen jarraitzen dutenak erretiro, alarguntasun, ezintasun iraunkor eta hitzarmen bereziko prestazioetarako (aktibo egoeratik zuzenean datorrena) eta horien onuradunak, mutualista aktibo izatetik kapitalizazioko kotizatzaile izatera pasatzen denean (hileko kuota baten truke).
11 kooperatiba talde dira (bazkide babesleak), enpresa integrazioaren, hurbiltasun geografikoaren, jardueraren eta mutualista kopuruaren irizpideetan oinarrituta osatu direnak.
Komunitate horiek helburu bikoitza dute:
- Onuradun edo mutualista bakoitzeko gastu mailak kolektibo behar bezain zabaletan autokonpentsatuak izan daitezela lortzea.
Adibidea: Hobariak eta zigorrak banatzea (Osasun Laguntza eta Aldi Baterako Ezintasuna). - Kontseilu Errektorea aholkatzea estatutu eta erregelamendu gaietan eta horien aplikazioan.
Adibidea: Kontseilu Errektorerako hautagaiak proposatzea, Kooperatiba bazkide babesle berriak komunitatean sartzea...
Kontseilu Errektorea hamahiru kidek osatzen dute, Komunitate Mutualista bakoitza ordezkatuz. LagunAro Aroko mutualistak dira eta Batzar Nagusiak aukeratzen ditu.
Kontseilu Errektoreak lehendakaria, Batzar Nagusiak izendatua, eta lehendakariordea eta idazkaria izango ditu, Kontseilu Errektoreak bere kideen artetik izendatuak. Kontseilu Errektoreko gainerako kideak kontseilukideak izango dira.
Osasun Laguntza
Bai, eszedentziarako baja formalizatzen denean eskatu behar da.
Zerbitzu Medikoen Katalogoa
* Osasun Laguntzako prestazioaren onuradun berezi gisa alta edo baja zer egunetan tramitatzen alde batera utzita, hileko kuota osoa ordaindu beharko da.
Likidazioak
Autonomoetako kotizazioaren xehetasuna kontsultatzeko begiratu “TARIFAK, OINARRIAK, OSAGARRIAK eta EKARPENAK” atalean, Atari honetan bertan.
“LABURPENA, KUOTAK ETA PRESTAZIOAK/KUOTAK/RETA-Oinarriak, Kuotak eta Hobariak” izeneko atalean zehazten da nolako hobaria edo hobariak dituen bazkide batek, hobariaren zenbatekoak eta hobariak deskontatu eta gero likidatu beharreko kuota.
Familia Prestazioak
Bai, guraso bakarreko familiek 10 aste gehiago hartzeko eskubidea dute.
Zure eskaeraren ebazpenarekin ados ez bazaude, erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu jakinarazpena jaso eta 30 egun balioduneko epean.
Ez, ez badago aktibo, ez dago lan arriskurik eta, beraz, ezin izango du prestazio hori eskatu.
Lehen sei asteak derrigorrezkoak dira %100ean. Gainerakoak %100ean edo %50ean gozatu daitezke, astebeteko tarteetan. Ezin dira partzialak izan.
Adingabea ospitaleratzeko egunetarako epe gehigarria baliatu ahal izateko, gutxienez 7 eguneko ospitaleratzea egon behar da prestazioa zabaltzeko. Kasu horretan, ospitaleratze orria bidali behar da LagunArora, ospitaleratzearen baja eta altarekin.
Aldi Baterako Ezintasuna
Ahalik eta lasterren jakinarazi zure kooperatibari, VSAS dokumentua eman diezazun eta, horrela, adierazten dizuten FREMAP zentrora joan zaitezen. Larrialdi handieneko kasuetan eta FREMAPen ordutegitik kanpo, osasun-zerbitzu publikora jo ahal izango duzu, baina, ondoren, FREMAPera jo beharko duzu beti.
Bai, ikuskaritza medikoko hitzorduak derrigorrezkoak dira ALTA eskuratzen duzun egunera arte. Alta hartzen baduzu, LagunArora deitu beharko duzu ikuskaritzarekin hitzordua ezeztatzeko.
LagunArok ez ditu joan-etorrietako gastuak estaltzen. Informazio gehiago lortzeko, kooperatibarekin harremanetan jarri beharko duzu.
Aldi Baterako Ezintasun egoeran dagoen mutualistak bere ohiko bizilekua duen herritik kanpo lo egin ahal izango du, bere erantzukizunpean, eta betiere lekualdaketa ez bada kaltegarria baja Aldi Baterako Ezintasun prozesutik ahalik eta azkarren osatzeko.
Lekualdaketa horietan, mutualistak aurkitzeko moduan egon beharko du une oro, eta LagunAro, EPSVko Zerbitzu Medikoak eta Kooperatibako Zerbitzu Medikoak deitzen dizkioten azterketa medikoetara joateko betebeharra mantenduko du.
(1) Lekualdaketa: gaua ohiko etxetik kanpo ematea da.
Enplegu Laguntza
Ezintasunean egonez gero egoera honi dagokion prestazioa jasoko duzu; egoera hori bukatutzat ematen denean eskatu ahal izango duzu Iraupen jakiñeko pretazioa.
Bizitza laborala bidali behar duzu mdd@lagunaro.es helbidera, langabezian egon zaren egunei dagokien prestazioa jasoko duzu.
Hilaren 15ean ordaintzen dugu prestazioa. Erantzun automatiko bat bidaltzen dugu bizitza laborala jasotzerakoan azalpenekin, jaso ez baduzu errebisatu bidalitako helbidea mdd@lagunaro.es.
Prestazioa jasotzeko baldintzak betetzen badituzu, hilaren 5a baino lehen zure bizita laborala pdf formatoan mdd@lagunaro.es helbidera bidali.
Erretiroa
Oraindik epean bazaude, ordainagiria itzuli, eta, ez bazaude, eskatu Gizarte Segurantzan kuota itzultzeko.
Bai, zure atxikipena zein izatea nahi duzun adierazi besterik ez diguzu egin behar, eta ehuneko hori jakinarazten diguzun hilabetetik aurrera aplikatuko dizugu.
Arogestion
60 € ekarpen arruntetarako eta 300 € berezietarako.
Bai, idatziz eskatu behar diguzu, BGAE-en artean lekualdaketa egiteko egin beharreko gestioak egitea nahi duzula adieraziz. Eskaera Arogestionetik egingo dugu.
Arogestioneko prestazioa jaso ahal izateko kontingentzia hauek gertatu behar dira:
Erretiroa, Ezintasun Iraunkor Absolutua, Baliaezintasun Handia, edo Ezintasun Iraunkor Oso Kualifikatua.
Prestazioari dagokionez, bazkide oso edo arruntak aukeratu egingo du metatutako eskubideak osorik edo partzialki jasotzea, edo hileko, hiruhileko edo urteko aldizkako errenta batean, gertaera kausatzailetik aurrera ordaindu beharrekoa.
Bazkide osoak edo arruntak, prestazioa errentaren modalitatean ordaintzea erabaki badu, edozein unetan eskatu ahal izango du errenta hori aldatzeko, bai eta kobratzeko dauden eskubide metatuak osorik edo zati batean ordaintzeko ere.
Informazio gehiagorako kontsultatu Prestazioen Erregelamendua.
Oraingo legediaren arabera, prestazioa aldizkako errenta moduan jasotzen bada, Lan Errendimendutzat jotzen da, zergen menpe, eta jasotako zenbatekoaren % 100 oinarri zergagarri orokorrean sartzen da.
Kapital moduan jasotzen bada, kontingentzia beragatik jasotzen den lehenengo prestazioa bada, betiere lehen ekarpenetik 2 urte pasa badira -ezintasunagatiko prestazioetan baldintza hau ez da derrigorrezkoa-, % 40ko koefiziente murriztaile bat aplikatuko da, hau da, oinarri zergagarrian eskuratutakoaren % 60 sartuko da.