LAGUNARO EPSVk, AROGESTION-AHORRO JUBILACION, EPSVk eta LAGUNARO SERVICIOS S. COOP.ek (aurrerantzean, “Erakundeak”) Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen dituzte, eta, horretarako, lege ohar hau sortu dute:

Webgunea erabiltzeak Webgunearen erabiltzaile izaera ematen du, eta Lege Ohar honetan jasotako xedapen guztiak erabat eta salbuespenik gabe onartzea dakar. Webgunearen zerbitzuak iraupen mugatua du, zehazki, erabiltzailea Webgunera edo honen bidez ematen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unera mugatua. Beraz, erabiltzaileak arreta handiz irakurri behar du Lege Ohar hau Webgunea erabili nahi duen bakoitzean, Lege Ohar honetan eta erabiltzeko baldintzetan jasotakoan aldaketak egon baitaitezke.

Informazio orokorra

LAGUNARO, EPSV

AROGESTION AHORRO-JUBILACIÓN, EPSV

LAGUNARO SERVICIOS S. COOP.

Jabetza intelektuala eta industriala

Erakundeak www.lagunaro.es webgunea osatzen duten elementuen titularrak dira: iturburu kodea, nabigazio egitura, datu basea, edukia eta diseinu grafikoa –menuak, nabigazio botoiak, testuak, irudiak, testurak, grafikoak, etab.– (aurrerantzean, “Edukiak”), edo, bestela, dagokien baimena dute elementu horiek erabiltzeko, baina inola ere ezin da ulertu erabiltzaileari lagatzen zaizkiola horiei buruz jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen araudiak aitortutako ustiapen eskubideak, salbu eta Webgunea erabiltzeko ezinbestean behar-beharrezkoak badira.

Marka erregistratuak: hemen aipatutako produktu eta konpainien izen guztiak jabeen marka erregistratuak dira, eta ezin da ulertu Webgunera sartzeak aipatutako marka, izen komertzial edota ikur bereizgarrien gaineko eskubiderik ematen duenik.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

1. Orokorra

Erabiltzailea Webgunea zuzen erabiltzera behartzen da, legearekin eta Lege Ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak Erakundeen edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte eta galerengatik.

Espresuki debekatuta dago Webgunea Erakundeen edo hirugarrenen ondasun edo interesak kaltetzeko erabiltzea, edo beste edozein modutan Erakundeen edo hirugarrenen sareak, zerbitzariak eta gainerako ekipo informatikoak (hardwarea) edo produktu eta aplikazio informatikoak (softwarea) gainkargatu, kaltetu edo baliogabetzea.

2. Edukiak

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Edukiak legearen eta Lege Ohar honen arabera erabiltzeko, baita aplikatu beharreko gainerako baldintza, erregelamendu eta jarraibideen arabera ere. Adierazpen gisa bakarrik, erabiltzaileak, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz, ez du honelakorik egingo:

  • Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eskura jarri, jendaurrean jakinarazi, eraldatu edo aldatu, Legeak baimendutako edo Erakundeek edo ustiapen eskubideen titulartasuna duenak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik.
  • Jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legediarekin bat etorriz software edo datu base gisa har daitezkeen Edukiak erreproduzitzea edo erabilera pribaturako kopiatzea, baita horien jendaurrean jakinaraztea edo hirugarrenen esku jartzea ere, egintza horiek erabiltzaileak edo hirugarren batek nahitaez Edukiak erreproduzitzea badakarte.
  • Webgunea osatzen duten Eduki guztiak edo zati handi bat ateratzea edota berrerabiltzea, baita Erakundeek erabiltzaileen eskura jartzen dituzten datu baseak ere.

3. Edukiak adimen artifizialeko sistemak entrenatzeko erabiltzeko debekua

Espresuki debekatzen da Webgune honetan eskuragarri dauden eduki, informazio, datu edo material guztiak erabiltzea, dela modu automatizatuan data scraping, web crawling, erauzketa automatizatu edo antzeko beste edozein teknikaren bidez, adimen artifizialeko ereduak edo sistema automatizatuak entrenatzeko, garatzeko, hobetzeko, sortzeko, mantentzeko edo baliozkotzeko.

Webgune honetako edukiaren sarbidea eta erabilera hemen ezarritako erabilera baldintzen mende dago. Xedapen hau ez betetzeak dagozkion lege ekintzak hastea ekar dezake.

4. Webgunerako estekak sartzea

Bere webguneetatik Webgunerako estekak sartu nahi dituen erabiltzaileak jarraian zehazten diren baldintzak bete beharko ditu, eta hauek ez ezagutzeak ez du eragingo legearen ondoriozko erantzukizunak saihestea:

  • Esteka Webguneko home page edo orrialde nagusiari bakarrik lotuko zaio, eta ezin izango du inola ere erreproduzitu (online estekak, testuen kopia, grafikoak, etab.).
  • Nolanahi ere, debekatuta geratuko da, une bakoitzean aplikatu eta indarrean dagoen legediaren arabera, Webgunea biltzen duten edo Edukiak Webgunekoak ez diren Interneteko helbideen bidez bistaratzen uzten duten edozein motatako frameak edo markoak ezartzea, eta, nolanahi ere, Webgunekoak ez diren edukiekin batera bistaratzen badira, baldin eta: (i) erabiltzaileengan zerbitzuaren edo Edukien benetako jatorriari buruz errorea, nahasmena edo engainua sortzen badute edo sortu badezakete; (ii) konparazio edo imitazio desleialeko egintza badira; (iii) Erakundeen markaren ospeaz eta prestigioaz aprobetxatzeko balio badute; edo (iv) beste edozein modutan indarrean dagoen legediak debekatzen badu.
  • Estekak irekitzen duen orritik ez da Erakundeei, bazkideei, enplegatuei, bezeroei edo eskaintzen dituen zerbitzuen kalitateari buruzko adierazpen faltsu, gezurrezko edo okerrik egingo.
  • Esteka kokatzen den orrian ez da inola ere adieraziko Erakundeek esteka txertatzeko baimena eman dutenik edo beste moduren batean la bidaltzailearen zerbitzuak babestu, lagundu, egiaztatu edo gainbegiratzen dituenik.
  • Debekatuta dago Erakundeen edozein marka izendatzaile, grafiko edo misto edo beste edozein ikur bereizgarri erabiltzea bidaltzailearen orriaren barruan, legeak baimendutako edo Erakundeek berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, eta, kasu horietan, Webgunerako zuzeneko lotura baimentzen denean, klausula honetan ezarritako moduan.
  • Esteka ezartzen duen orriak legea zintzo bete beharko du, eta ezin izango ditu inola ere eduki propioak edo hirugarren batzuk eduki edo lotu, baldin eta: (i) legez kontrakoak, kaltegarriak edo moralaren eta ohitura onen kontrakoak badira (pornografikoak, bortitzak, arrazistak, etab.); (ii) erabiltzaileari pentsarazten badiote edo pentsarazi badiezaiokete Erakundeek igorlearen ideiak, adierazpenak edo esandakoak, zilegiak edo legez kontrakoak, sinatzen, babesten, atxikitzen edo edozein modutan bermatzen dituztela; (iii) ez badatoz bat edo desegokiak badira Erakundeen jarduerarekiko, bidaltzailearen webgunearen kokapenari, edukiei eta gaiei dagokienez.

Erantzukizunetik salbuestea

1. Informazioa

Webgunera sartzeak ez du esan nahi Erakundeek Webgunearen bidez emandako informazioa egiazkoa, zorrotza, egokia, zehatza eta eguneratua dela egiaztatzeko betebeharra dutenik.

Erakundeak ez dira Webgunean emandako informaziotik abiatuta hartutako erabakien erantzule, ezta erabiltzailearengan edo hirugarrenengan eragindako kalte eta galeren erantzule ere, oinarri bakartzat Webgunean lortutako informazioa duten jarduerak direla eta.

2. Zerbitzuaren kalitatea

Webgunera sartzeak ez du esan nahi Erakundeek birus, har edo beste edozein elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatu behar dutenik. Erabiltzaileari dagokio, nolanahi ere, programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea.

Erakundeak ez dira erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan izandako kalteen erantzule izango Webgunearen zerbitzua ematen den bitartean.

3. Zerbitzuaren eskuragarritasuna

Webgunera sartzeko hirugarrenen zerbitzuak eta hornidurak behar dira, telekomunikazio sareen bidezko garraioa barne, eta horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dagozkie Erakundeei. Beraz, gerta daiteke Webgunearen bidez hornitutako zerbitzuak etetea, bertan behera uztea edo eskuraezin gertatzea, Webgunearen zerbitzua eman aurretik edo ematen den bitartean.

Erakundeak ez dira erabiltzailearengan gertatutako edozein motatako kalte edo galeren erantzule, baldin eta telekomunikazio sareen akatsek edo deskonexioek eragin badituzte, eta horiek Webgunearen zerbitzua etetea, bertan behera uztea edo deskonektatzea eragiten badute, zerbitzua eman aurretik edo ematen den bitartean.

4. Webgunearen bidez lotutako edukiak eta zerbitzuak

Webgunera sartzeko zerbitzuak estekatzeko gailu teknikoak, direktorioak eta erabiltzaileari Interneteko beste webgune batzuetara sartzeko aukera ematen dioten bilaketa tresnak jasotzen ditu (aurrerantzean, “Estekatutako Guneak”). Kasu horietan, Erakundeek bitartekaritza zerbitzuak ematen dituzte, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 12ko 34/2002 Legearen (LSSI) 17. artikuluarekin bat etorriz, eta Estekatutako Guneetan emandako edukien eta zerbitzuen erantzule izango dira soilik legez kontrakoak direla badakite eta esteka behar bezalako arretaz desaktibatu ez badute.

Estekatutako Guneak egoteak ez du inola ere esan nahi horien arduradunekin edo titularrekin akordiorik dagoenik, ezta Erakundeek horietan egindako adierazpenak, edukiak edo emandako zerbitzuak gomendatu, sustatu edo horiekin bat egiten dutenik ere.

Erakundeek ez dituzte Estekatutako Guneen edukiak eta zerbitzuak ezagutzen, eta, beraz, ez dute erantzukizunik Estekatutako Guneen eduki edota zerbitzuen legez kontrakotasun, kalitate, deseguneratze, eskuragarritasun, akats eta erabilgarritasun ezak eragindako kalteengatik, ezta Erakundeei zuzenean egotzi ezin zaien beste edozein kalterengatik ere.

Datu pertsonalen babesa

Webgunearen bidez jasotako datu pertsonalak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera tratatuko dira (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa). Webgunean zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo Pribatutasun Atarira.

Segurtasun neurriak

Erakundeek jakinarazten dizute zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edota eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarrita dituztela, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuta. Hori guztia datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa).

Legedia

Lege Ohar hau Espainiako legediak arautzen du.