Osasun laguntza
LagunAroren edo Sanitasen Koadro Medikoaren bidez erakunde honek babestutako kolektiboari eskaintzen den Osasun Laguntzaren estaldura, Osasun Publikotik jasotakoaren osagarria da, eta Kontseilu Errektoreak onartutako Zerbitzu Medikoen Katalogoan jasotako anbulatorio- eta ospitale-erregimeneko osasun laguntza espezializatuko zerbitzu mediko-kirurgikoak hartzen ditu.
Nork du Osasun Laguntza jasotzeko eskubidea?
Onuradun Arrunta
Kooperatiben ekarpenekin finantzatuta
Onuradun Berezia
Hileko kuota bat ordainduta *
Ezagutu Osasun Laguntzaren onuraduna izateko baldintzak, alta izapidetzeko bete beharreko epeak eta gabealdiak.
* Osasun Laguntzako prestazioaren onuradun berezi gisa alta edo baja zer egunetan tramitatzen den alde batera utzita, hileko kuota osoa ordainduko da.
Osasun Laguntzaren prestazioak
Koadro Medikoa
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Errioxan bizi diren mutualistek eta horien onuradunek gure Koadro Medikoko zein zentro eta espezialistatara joan daitezkeen kontsultatu ditzakete.
Zerbitzu Medikoen Katalogoa
Kontsultatu LagunAroko Zerbitzu Medikoen Katalogoan Osasun Laguntzaren estaldurak, koordainketak, bazterketak eta baimenak, espezialitateen arabera.
Sanitas
Euskal Autonomia Erkidegotik, Nafarroatik eta Errioxatik kanpo bizi diren mutualistek eta horien onuradunek Osasun Laguntza Sanitas erakunde itunduaren bidez jasoko dute.
Atzerriko Osasun Laguntza
Aurreko prestazioez gain, LagunArok Osasun Laguntzaren estaldura eskaintzen du atzerriko 3 hilabete baino gutxiagoko desplazamenduetan.
Prestazio horiek kontsultatzeko Zerbitzu Medikoen Katalogoan sartu behar duzu