Dabid Enekotegi

Gobernamendu Onaren eta Barne Auditoretzaren Arduraduna

Deskribatu zure profila eta aurretiko esperientzia

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua naiz, eta nire ibilbide profesionala finantzen eta gobernu korporatiboaren alorrean garatu dut. Aurretik ikuskaritza arloan aritu naiz, eta azken urteotan LagunAroko barne-auditoretza eta gobernantza eremuaren ardura daukat.

Zure egunerokoa LagunAron

Nire eguneroko jarduna barne-auditoretzako lanak planifikatu, koordinatu eta exekutatzean oinarritzen da, baita etika eta betetze-kultura sustatzean ere. Funtsean, LagunAroko arlo desberdinetan legedia eta barne-prozedurak betetzen direla ziurtatzea da nire eginkizun nagusietako bat. Horrez gain, jasangarritasuna erakundearen estrategia orokorrean txertatzeko prozesuan ere gero eta inplikazio handiagoa dut.

Egunak ez dira berdinak izaten, baina beti dut helburu argi bat: arlo desberdinetan hobekuntza bultzatzen laguntzea.

Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna?

Erakundearen jarduera osoa zeharkako ikuspegitik ezagutzeko aukera ematen dit, eta hobetzeko proposamenak egitea bereziki motibagarria da. Gainera, ikuspegi estrategikoa garatzeko aukera ematen du, eta horrek lana aberasgarri bihurtzen du.

Eta LagunArotik?

Gure jardunak pertsonen ongizatearekin duen lotura zuzena da nabarmenduko nukeena. Horrez gain, kooperatiba izaerak, gizartearekiko konpromisoak eta gertutasunean oinarritutako harremanek eguneroko lanean islada zuzena dute. Balio horiek dira LagunAro berezi egiten dutenak.