Pili Garcia

Afiliazio, Kotizazio eta Arogestioneko Teknikaria
Deskribatu zure profila eta aurretiko esperientzia
Nire esperientzia profesionala, funtsean, Arrasateko kooperatibetan garatu da. Nire lehen etapa fabrikarekin lotuta egon zen, eta lan egiten nuen kooperatiba itxi ondoren, birkokapen baten bidez LagunAron sartzeko zortea izan nuen.
Eta zure egunerokoa LagunAron
LagunAron, Afiliazioetan, Kotizazioetan eta Arogestion departamentuan egiten dut lan teknikari gisa. Nire egunerokotasuna LagunAroko sisteman dauden kooperatibei eta mutualistei laguntzean datza.
Zer gustatzen zaizu gehien zure lanetik?
Nire lanetik gehien gustatzen zaidana barietatea eta egunero zerbait berria ikasten dudala da. Egun bakoitza aurrekoaren desberdina izatea da eta honek, etengabe ikasteko eta erronka berriei aurre egiteko aukera eskaintzen dit.
Eta LagunArotik?
LagunAron lan egitean gehien baloratzen dudana da beti kooperatiben eta mutualisten beharrei erreparatzen diela, eta hauei laguntzeko konpromisoa agertzen duela.