Arogestión Ahorro-Jubilación, EPSV de Empleoren 2020ko Batzar Nagusiaren atzerapena
COVID-19aren pandemiaren ondorioz, agintariek osasunaren arloan xedatutako alarma egoera eta herritarrak konfinatzeko agindua dela eta, Arogestión Ahorro-Jubilacion, EPSV de Empleoko Gobernu Batzordeak egokitzat jo du Erakundearen 2020ko Ohiko Batzar Nagusia atzeratzea, zeina apirilaren 23rako aurreikusita baitzegoen.
Ondorioz, egoerak ahalbidetzen duenean, eta parte hartzaileen segurtasuna bermatu daitekeen heinean, Gobernu Batzordeak beste data bat erabakiko du 2020ko Ohiko Batzar Nagusia egiteko.
Une horretan berriro jarriko ditugu martxan Batzar Nagusia egin aurretik abiarazi beharreko prozesu guztiak (kooperatibei eta parte hartzaileei deialdia jakinaraztea, Gai Zerrenda, parte hartzeko aukerak, kooperatibek ordezkariak izendatzea…).

- Xehetasunak