2019ko LagunAro, BGAEaren Ohiko Batzar Nagusiaren inguruko informazio-hitzaldiak
Otsailaren 13an hasiko dira Mutualisten Komunitate guztietan informazio-hitzaldiak.
Datorren martxoaren 21ean, Donostiako Kursaalean, egingo den LagunAro, BGAEren Ohiko Batzar Nagusia prestatzeko prozesuarekin jarraituz, informazio-hitzaldiak emango dira Mutualisten Komunitate guztietan, LagunAroko kideen parte hartzearekin.
Hitzaldiak LagunAroko Ohiko Batzar Nagusirako Konpromisarioei, organoetako kideei (Kontseilu Errektorea, Kontseilu Soziala, Zuzendaritza Kontseilua…) zein Kooperatibetako pertsonaleko Zuzendaritzari eta arlo horretan diharduten teknikariei zuzenduta daude.
Gai-zerrenda
- 2018 ekitaldiko bilakaera.
- Enplegu Laguntzako aktuazio plana.
- 2019ko Kudeaketa Plana.
- Beste gai batzuk.
- Galde-eskeak
- Xehetasunak