Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege-Dekretua onartu du
Onarpen horrek LagunAro salbuesten du 2023tik indarrean dagoen autonomoen kotizazio-sistemaren aplikaziotik.
Kongresuak baliozkotu egin du gaur Ministroen Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28an onartutako Errege Lege Dekretua, besteak beste, LagunAro, EPSVek planteatutako eskariei erantzunez.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) sartuta dauden kooperatibetako bazkideek, sistema publikoaren osagarria den kooperatiba-arteko prestazioen sistema bat badute, LagunAro, EPSVren kasuan bezala, 2023an indarrean jarri zen kotizazio-eredutik salbuetsita daude.
Kolektibo horrek taula orokorreko 1. tarteko gutxieneko oinarriaren berdina edo handiagoa den hileko oinarriaren arabera kotizatu beharko du. Oinarri hori 947,71 eurokoa da 2025erako. Gainera, egungo autonomoen kotizazio-sisteman aurreikusitako erregularizazio-prozesutik salbuetsita egongo dira.
LagunAro, EPSVek oso balorazio positiboa egin dio onartutako testuari, izan ere, Aurreikuspeneko Entitate honen berezitasuna Gizarte Segurantzaren lege antolamenduan jasotzen du, eta, aldi berean, argitzen du kapital higigarriaren errendimenduak ez direla kontuan hartu behar kotizazio-oinarria zehazteko orduan.
- Xehetasunak