Batzar Nagusia 2026
Deialdia
- Eguna: 2026ko martxoaren 23a
- Ordua: 15:30 lehen deialdia eta 16:00 bigarrena
- Lekua: Kursaal, Donostia

- 2025ko martxoaren 26ko Batzar Nagusiko Akta onartzearen berri ematea, eta Batzar honetako Akta onartzeko mutualistak izendatzea.
- 2025ko ekitaldiko Gestioaren Memoria eta Urteko Kontuak eta 2026ko Gestio Plana aztertzea eta onartzea.
- 2026-04-01etik 2027-03-31ra bitarteko Prestazioak eta Kuotak onartzea.
- Estatutuak eta Erregelamendua aldatzeko proposamena.
- Kontseilu Errektorearen jakinarazpenak.
- 2026, 2027 eta 2028ko ekitaldietarako auditoreak izendatzea.
- Kontseilu Errektoreko eta Zaintza Batzordeko kideak aukeratzea.
- Galde-eskeak.
Dokumentu honetan Estatutuak eta Erregelamendua aldatzeko proposamenak jasotzen dira, Kontseilu Errektoreak LagunAro, EPSVren hurrengo Batzar Nagusira eraman nahi dituenak, 2026ko martxoaren 23an.
Estatututak eta Erregelamendua aldatzeko proposamena
2026ko Batzar Nagusia.
Dokumentu honek LagunArori buruzko parámetro nagusien 2025. urteko bilakaera laburtua jasotzen ditu.
2025eko txosten laburtua
Kudeaketaren laburpena eta 2025eko bilakaera.
Dokumentu honek LagunAro, EPSV de Empleok datorren 2026ko martxoaren 23an Donostiako KURSAALean egingo duen Ohiko Batzar Nagusian aztertu eta onartzeko aurkeztuko diren erabakien proposamenak jasotzen dira.
Erabaki proposamena
2026ko Batzar Nagusia.
Batzarraren emaitzak
Asistentzia
- Bertaratutako konpromisarioak: 564.
- Ordezkatutako konpromisarioak: 188.
- Guztira: 752 (1.064 pertsona deituak).
2026/03/23ko Batzar Nagusian hartutako akordioak
| Aldeko botoak | Kontrako botoak | Abstentzioak | |
|---|---|---|---|
| “Urtzi Mezkorta eta Olatz Imaz izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera, 2026ko martxoaren 23ko Batzar Nagusi honetako akta irakurri eta onartu dezaten, hogeita hamar eguneko epearen barruan.” | 752 | 0 | 0 |
| “Onartzea 2025eko Gestioaren Memoria eta Txostena, ekitaldi horretan egindako gestioaren deskarguarekin, baita 2026ko Gestio Plana ere.” | 752 | 0 | 0 |
| “LagunAro, EPSVren Prestazioen Erregelamenduaren 20. eta 29. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Osasun Laguntzaren eta Aldi Baterako Ezintasunaren prestazioetan 2025eko ekitaldian ezarri beharreko Hobari eta Zigor hauek onartzea.” | 751 | 0 | 1 |
| “Prestazioen Erregelamenduaren 86. artikuluaren a) atalean xedatutakoaren arabera, pentsio eredu berriari atxikitako mutualista aktiboek (3. Tarifa) erretiro pentsiorako sortutako eskubideak %2,9ko ehunekoarekin eguneratzea onartzea, baita eredu horretan sortu ahal izan diren pentsioak ere. Halaber, eguneratzeko ehuneko hori (%2,9) aplikatuko da, edo horren %70 (hau da, %2,03), erretiroa hartzeko unean pentsiodun bakoitzak hartutako erabakiaren arabera, pentsioen eredu misto iragankorrean sortutako pentsioen kasuan (2. Tarifa). Aurreko pentsio ereduan eragindako pentsioen kasuan (1. Tarifa) dagokienez, eguneraketa kolektibo horretarako ezarritakoaren arabera egingo da, KPIaren %70ean oinarrituta (hau da, %2,03). Eguneraketa hori 2026ko apirilaren 1etik aurrerako ondorioekin aplikatuko da.” |
752 | 0 | 0 |
| “Prestazioen Erregelamenduaren 86. artikuluaren f) atalean araututakoa aplikatuz, bere garaian aplikatu gabeko 2023ko KPIaren zatia berreskuratzea onartzea. Horretarako, eragindako kolektibo bakoitzerako eguneraketa hau aplikatzea planteatzen da:
|
752 | 0 | 0 |
| “Kontseilu Errektoreak 2025eko ekitaldiari buruz aurkeztutako Urteko Kontuak onartzea. Ekitaldiko Emaitza, zeina hornidura teknikoen beharrak ase eta gero 6.305 mila eurokoa den, Entitatearen Erreserbak sendotzera bideratzea.” |
752 | 0 | 0 |
| “Kontseilu Errektoreak 2026ko apirilaren 1etik 2027ko martxoaren 31ra bitarteko prestazio eta kuotetarako proposamen hau onartzea.” | 752 | 0 | 0 |
| Estatutuak ere Erregelamendua aldatzeko proposamenak | |||
| 1/4: Jaiotza eta adingabearen zaintza: erregelamendua egokitu behar da, gizarte segurantzak 2025ean onartutako aldaketak formalki txertatzeko. “LagunAro, EPSV de Empleo Preferenteko Prestazioen Erregelamenduko 42tik 46rako artikuluen aldaketa onartzea. Aldaketa horren ondorioz, aipatutako artikuluak testu honekin idatzita geratuko dira:” |
752 | 0 | 0 |
| 2/4: Erretiroa: jarduera laboral edo profesional batekin bateragarria. “LagunAro, EPSV de Empleo Preferenteko Prestazioen Erregelamenduko 80 artikuluaren aldaketa onartzea. Aldaketa horren ondorioz, aipatutako artikulua testu honekin idatzita geratuko da:” |
752 | 0 | 0 |
| 3/4: Genero indarkeria: estalduraren irismena handitzea. “LagunAro, EPSV de Empleo Preferenteko Prestazioen Erregelamenduko 124tik 130erako artikuluen aldaketa onartzea. Aldaketa horren ondorioz, aipatutako artikuluak testu honekin idatzita geratuko dira:” |
752 | 0 | 0 |
| 4/4: Beste egokitzapen batzuk. “LagunAro, EPSV de Empleo Preferenteko Estatutu Sozialeko 1, 15, 44 eta 50 artikuluen aldaketa onartzea. Aldaketa horren ondorioz, aipatutako artikuluak testu honekin idatzita geratuko dira:” |
752 | 0 | 0 |
| “LagunAro, EPSV de Empleo Preferenteko Kontseilu Errektoreari eskumena ematea, Batzar Nagusi honek onartutako aldaketekin bat eginda, Estatutu Sozialak eta Prestazioen Erregelamenduan dagokion idazketari ekin diezaion.” | 752 | 0 | 0 |
| “LagunAro, EPSV de Empleoren kontuak auditatzeko KPMG Auditores, SL auditoretza sozietatea izendatzea, IFZ zenbakia B-78510153 eta Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialeko inskripzio zenbakia S0702, 2026, 2027 eta 2028ko ekitaldietarako". | 752 | 0 | 0 |
Hautagai aukeratuak
Egindako bozketen emaitzen ondorioz, honako hautagaitza hauek aukeratu dira:
Kontseilu Errektorea
- EIZAGUIRRE, Iñigo Nicolás (3. Komunitatea): 555 bozka alde.
- ALBERDI, Iker (4. Komunitatea): 546 bozka alde.
- USABIAGA, Iker (9. Komunitatea): 561 bozka alde.
- LIZARRAGA, Jesús (11. Komunitatea): 555 bozka alde.
Zaintza Kontseilua
- MEZKORTA, Urtzi (Titularra) eta RODRÍGUEZ, María José (Ordezkoa): 555 eta 566 bozka alde, hurrenez hurren.