Xedapenak
Xedapen iragankorra
[Apirila 2010]2010eko martxoan Batzar Nagusiak aldaketa onartu zuen bai kotizazio-sisteman eta bai LagunAro, EPSVko kapitalizazioko prestazioen araudian, eta data hartan barruan zeuden mutualista eta pentsiodunekiko jarduera-irizpide espezifikoak ezarri zituen.
Prestazio Erregelamenduko Xedapen Iragankorretan jasotako irizpide haien arabera, 1961.1. baino lehen jaio eta 2010.3.31n barruan zeuden mutualistek urte hartara arte indarrean izandako kotizazio-sistemarekin jarrai dezakete, hau da, Langile Autonomoen Araubide Bereziari gutxieneko oinarrien arabera kotizatzea eta LagunAro, EPSVri 2010.4.1etik aurrera, orain indarrean den sisteman baino gehiago kotizatzea kapitalizazioko prestazioetarako, eta beraz desberdina izango da Estatutu hauen IV. Kapituluan araututakoarekiko, bai Kotizazio Oinarrien kalkuluari eta bai prestazioen Oinarri Erregulatzailearen kalkuluari dagokionez.
Aipaturiko aldaketaren arabera, 2010.4.1etik aurrera Erretiroagatik kotizatzeari utzitako mutualista guztiak etenaldiko mutualista bihurtzea erabaki zen, aparte utzita prestazio honengatik aurrez kotizaturiko denboraldia. Arauketa hau ez zaie aplikatuko data hori baino lehen baja kausatutako mutualistei, horien hasierako eskubideak eta betebeharrak baja unean indarrean zeuden Estatutuen eta Erregelamenduaren arabera geratu baitziren araututa, eta geroztikako arauketak hasieran onartutako eskubideen geroko bilakaerari soilik eragingo dio.
Azken xedapena
[Apirila 2010]Estatutu Sozial hauen menpe gelditzen dira Erakundeko mutualistak eta bazkide babesleak, baita onuradunak ere, oraingoak edo gerokoak.