LagunAro, EPSVren gobernantza korporatiboa
LagunAro, EPSVn gardentasunean, erantzukizunean eta araudia zorrotz betetzean oinarritutako gobernantza ereduaren arabera dihardugu.
Gure kudeaketa jarduera etiko bat ziurtatzera bideratuta, integritateko estandarrik altuenekin lerrokatuta.
Politika hau gure balio korporatiboetan eta gure organo ikuskatzaile Eusko Jaurlaritzak gobernu onerako emandako jarraibideetan oinarritzen da, baita gobernantzaren arloko estandar nazional eta nazioartekoetan ere.
Gobernu onaren politika
Kontseilu Errektorean hasierako onespena, 2017ko urriaren 27a. Azken berrikuspena, 2025eko maiatzaren 27a.
Erregelamenduaren helburua da Batzar Nagusiari aplika dakizkiokeen praktikarik onenak garatzea, indarreko legedia eta Estatutu Sozialak kontuan hartuta.
Gobernu Onaren praktikarik onenak jarraitzen dituen barne araubide bat ezartzen dugu, kudeaketa gardena bermatzeko, gure helburu eta printzipio mutualistak betetzera bideratuta.
Batzar Nagusiaren Erregelamendua
Kontseilu Errektoreak onartua, 2018ko irailaren 25a. Azken berrikuspena, 2020ko urtarrilaren 28a.
Erregelamenduan alderdi hauek zehazten dira: Kontseilu Errektorearen jardute printzipioak, Kontseilu Errektorearen antolaketa eta funtzionamendu arauak, bertako kideen jokaera arauak eta kideon jarduna gidatu behar duten printzipio orokorrak.
Kontseilu Errektorearen Erregelamendua
Kontseilu Errektoreak onartua, 2018ko irailaren 25a.
Politika honek gure kudeaketa sistema eraginkortasunez aplikatzen laguntzen duten funtsezko printzipioak deskribatzen ditu, bereziki Hornidura Teknikoen kalkuluetan oinarritzen diren arriskuen modelizazioari dagokionez.
Funtsezko Funtzio Aktuariala
Arrasate, 2023ko urriaren 30a.
Politika honek gure kudeaketa sistemaren eraginkortasuna bermatzeko funtsezko printzipioak definitzen ditu, barne arriskuen ebaluazioari eta kontrolari erreparatuta. Helburua informazioaren koherentzia eta fidagarritasuna, inbertsioen eraginkortasuna eta aplikatu beharreko araudia betetzea bermatzea da.
Barne Auditoriaren Funtsezko Funtzioa
Arrasate, 2023ko urriaren 30a.
Politika honek aurre egin beharreko arriskuak identifikatzen ditu, bai sistemikoak bai gure jardueraren kudeaketa arruntari berari dagozkionak. Arriskuen mapa bat ezartzen du, erantzukizunak definitzen ditu eta horien jarraipena eta zaintza egiteko kontrolak zehazten ditu, kudeaketa eraginkor eta gardena ziurtatzeko.
Arriskuak Kudeatzeko Funtsezko Funtzioa
Arrasate, 2022ko urtarrilaren 11.