Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte babeserako sistema
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES
  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
Lagunaro Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte
babeserako sistema

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES

  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa

  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

LagunAro, EPSV

  • Ezagutu LagunAro
    • Ezaugarri orokorrak
    • Finantzaketa
  • Inbertsio printzipioak
  • Erabaki organoak
    • Antolaketa egitura
    • Gobernantza korporatiboa
    • Batzarrak
      • Informazio orokorra
      • Batzar Nagusia 2025
      • Batzar Nagusia 2024
  • Erregulazioa eta kudeaketa
    • Barne erregulazioa
      • Araudia
      • Estatutu sozialak
        • Aurkibidea
        • I. Kapitulua: Arau orokorrak
        • II. Kapitulua: Bazkideak
        • III. Kapitulua: Prestazioak
        • IV. Kapitulua: Araubide ekonomikoa
        • V. Kapitulua: Gobernu organoak
        • VI. Kapitulua: Organo delegatuak
        • VII. Kapitulua: Diziplina-araubidea
        • VIII. Kapitulua: Elkartzea, berrasegurua, eraldaketa soziala, desegitea eta likidazioa
        • Xedapenak
      • Prestazioen erregelamendua
        • Aurkibidea
        • Aurretiko xedapena
        • I. Kapitulua: Xedapen orokorrak
        • II. Kapitulua: Banaketa prestazioak
        • III. Kapitulua: Kapitalizazio prestazioak
        • IV. Kapitulua: Iraupen mugatuko mutualistak
        • V. Kapitulua: Genero indarkeriaren biktima diren mutualistak
        • Xedapen iragankorrak
    • Kudeaketa txostenak
      • Kudeaketa txostenak
      • Memoriak
      • Auditoriak

IV. Kapitulua

Hasi saioa

Atal hau zure gogokoenetan gehitzeko edo kentzeko, saioa hasi behar duzu.

Hasi saioa

Akatsa

Arazo bat egon da eta ezin izan da atala zure gogokoenetan gehitu edo kendu.

IV. Kapitulua Inprimatze-data: 2025/10/02

Iraupen mugatuko mutualistak

[Apirila 2024]

115. artikulua

Iraupen mugatuko mutualista izango dira LagunAro, EPSVren bazkide babesle diren Kooperatibetako bazkideak, legez ezarritako iraupen mugatuko sozietate lotura dutenak Kooperatibekin.

Iraupen mugatuko mutualistek gainerako mutualista guztiek bezalako eskubide eta betebeharrak izango dituzte, kapitulu honetan berariaz ezarritako puntuetan izan ezik.

116. artikulua

Iraupen mugatuko mutualisten kotizazioa gainerako mutualisten berdin-berdina izango da, kotizazio-indize eta -modalitate bererako.

117. artikulua

Iraupen mugatuko mutualistei dagozkien prestazioak gainerako mutualisten berberak dira, honako salbuespen hauekin:

  1. Enplegu Laguntza, estaldura hauek izango dituena, iraupen mugatuko sozietatelotura mantentzen den bitartean: birkokapena (behin-behineko modalitatean, baina ez behin betikoan), langabezia (bai egutegi mugikorrean, bai benetako langabezian) eta lanbide birmoldaketa; aurre-erretiroa eta kalte-ordaina, ordea, ez dira sartzen.
  2. Baja Mugatua sozietate-lotura mota horren modalitate espezifikoa da, eta bere erregulazioa kapitulu honetan garatzen da.

118. artikulua

Iraupen mugatuko mutualista iraupen mugagabeko mutualista gisa finkatzen bada, une horretan dagokion kotizazio-modalitaterako LagunAro, EPSVk ezarritako prestazio arrunt guztiak eskuratuko ditu.

119. artikulua

Iraupen mugatuko mutualistak izaera horrekin gutxienez 12 hilabete kotizatu ondoren baja hartzen badu, eta norberaren edo besteren konturako lanik egiten ez duela eta langabeziaren prestazio publikorik jasotzen ez duela egiaztatzen badu, LagunAro, EPSVren Baja Mugatuaren prestazioa eskuratu ahal izango du, betiere baja kausa hauetakoren batengatik izan bada:

  1. Hitzartutako datan, bere Kooperatiba bazkide babeslearekin zuen iraupen mugatuko sozietate-lotura amaitzea.
  2. Iraupen mugatuko sozietate-lotura aldez aurretik amaitzea, Kooperatiba bazkide babeslearen aldebakarreko erabakiz, bidezko kanporatzea denean izan ezik.

Ez dagokio, inola ere, Baja Mugatuaren prestazioa eskuratzea, mutualistaren borondatezko eta aldebakarreko erabakiz, iraupen mugatuko sozietate-lotura aldez aurretik amaitzen bada.

120. artikulua

Baja Mugatuaren prestazioaren iraupena iraupen mugatuko mutualista gisa kotizatutako aldiaren araberakoa izango da, eskala honen arabera:

  1. 12 - 17 hilabete bitarteko kotizazioa: 4 hilabete.
  2. 18 - 23 hilabete bitarteko kotizazioa: 6 hilabete.
  3. 24 - 29 hilabete bitarteko kotizazioa: 8 hilabete.
  4. 30 - 35 hilabete bitarteko kotizazioa: 10 hilabete.
  5. 36 - 41 hilabete bitarteko kotizazioa: 12 hilabete.
  6. 42 - 47 hilabete bitarteko kotizazioa: 16 hilabete.
  7. 48 hilabeteko kotizaziotik aurrera: 24 hilabete.

Bajaren aurre-aurreko 48 hilabeteetan iraupen mugatuko mutualista moduan kotizazio-aldi bat baino gehiago egon bada, Kooperatiba bazkide babesle berean edo beste batean, eta aldi horien artean Baja Mugatuaren prestazioa eskuratu bada, iraupena bi hauen arteko handiena izango da:

  1. Baja Mugatuaren prestazioa jasotzeari utzi ondoren kotizatutako aldia bakarrik konputatzetik ateratzen dena.
  2. Bajaren aurre-aurreko 48 hilabeteetan iraupen mugatuko mutualista gisa kotizatutako aldi osoa konputatzetik ateratzen dena, prestazioaren hilabete horiei Baja Mugatuaren prestazioa jaso den aldia kenduta. Kalkulu hori egiteko, ez dira konputatuko iraupen mugatuko mutualista gisa kotizatutako aurreko aldiak, baldin eta aipatutako loturaren amaiera 119. artikuluaren a) eta b) letretan araututako kausengatik izan ez bada, ezta ere hasierako prestaziorako eskubidea 121. artikuluan araututako kausaren batengatik iraungi bada.

Baja Mugatuaren prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen %70 izango da, gehienez ere Ondorio Askotariko Errentaren Adierazle Publikoaren (IPREM) %175 bere ardurapean seme-alabarik ez badu, aipatu adierazlearen %200 bere ardurapean semealaba bat badu, eta %225 bere ardurapean bi seme/alaba edo gehiago baditu. Prestazioaren zenbatekoa baja gertatzen den unean kalkulatuko dena, eta ez da aldatuko prestazioak irauten duen denbora guztian.

Ondorio horietarako, ardurapeko seme edo alabatzat hartuko dira iraupen mugatuko sozietate-bajaren unean 23 urte baino gutxiago dituztenak edo adin horretatik gorakoak eta %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenak.

Oinarri arautzailea kotizatutako azken sei hilabeteetako batez besteko kotizazio-indizearen hileko kontsumo-aurrerakina izango da, eta aparteko bi ordainsarien hainbanaketa barne hartuko du.

Prestazioa hilero ordainduko da, hilabeteari dagozkion prestazio-egunen arabera, eta, hori ordaintzeko, mutualistak hilero egiaztatu beharko du langabeziaren prestazio publikoa ez duela kobratzen eta ez duela norberaren edo besteren konturako lanik egiten.

121. artikulua

Baja Mugatuaren prestazioa arrazoi hauengatik etengo da:

  1. Langabeziaren prestazio publikoa jasotzea.
  2. Norberaren edo besteren kontura lan egitea.

Baja Mugatuaren prestazioa ondorengo kausa hauengatik iraungiko da:

  1. Prestazioaren iraupena agortzea.
  2. Hogeita hamasei hilabete igarotzea sozietatearen iraupen jakineko azken kontratua amaitu zenetik.
  3. Iraupen mugagabeko mutualista gisa finkatzea.
  4. Hartzailearen heriotza.

122. artikulua

Baja Mugatuaren prestazioa Enplegu Laguntzaren kuotarekin finantzatuko da, eta LagunAro, EPSVko mutualista guztiek kotizatuko dute horretan, sozietate-lotura mugagabea edo mugatua izan.

Kooperatiba bazkide babesleen aldetik prestazioa finantzatzeko erantzunkidetasun maila egokia lortzeko, horiek ekarpen bat egingo dute LagunAro, EPSVren Enplegu Laguntzarako Funtsera, Prestazio Erregelamendu honen 119. artikuluaren a) eta b) letretan jasotako kausa batengatik baja hartzen duen iraupen mugatuko mutualista bakoitzeko.

Kooperatiba bazkide babeslearen ekarpen edo kofinantzaketa hori Iraupen Mugatuko Mutualistak kooperatiban baja hartu duen unean likidatuko da, eta eskala honen arabera kalkulatuko da, iraupen mugatuko mutualista gisa kotizatu duen aldiaren arabera:

  1. Bajaren aurreko sei hilabeteetako batez besteko kotizazio-indizearen hileko kontsumoaurrerakinaren %4, kotizazioaren lehen 12 hilabete bakoitzeko.
  2. Kontsumo-aurrerakin horren %3, kotizazioaren lehen 12 hilabeteen gaineko kotizazioko hilabete erantsi bakoitzeko, 24. hilabetera arte, zeina aurreko a) letra aplikatzeko lehen 12 hilabeteetatik ateratzen den %48ari gehituko baitzaio.
  3. Kontsumo-aurrerakin horren %2, kotizazioaren lehen 24 hilabeteen gaineko kotizazioko hilabete erantsi bakoitzeko, 48. hilabetera arte, zeina aurreko a) eta b) letrak aplikatzeko lehen 24 hilabeteetatik ateratzen den %84ari gehituko baitzaio.

Ondorio horietarako, aurreko a), b) eta c) letretan adierazitakoa aplikatzearen ondoriozko kofinantzaketaren ehunekoa aplikatuko zaion kontsumo-aurrerakina LagunAro, EPSVren tarifako 2,0 indizearen kontsumo-aurrerakinaren zenbatekora mugatuko da.

123. artikulua

Iraupen mugatuko mutualistak, iraupen mugatuko sozietate-harremana amaitzen denean Aldi Baterako Ezintasun, Haurdunaldiko arrisku, Edoskitzaroko arrisku edo Jaiotza edo adingabea zaintzeko prestazio bat jasotzen ari bada, soilik izango du eskubidea prestazio horietan Kontsumoaren Aurrerakinari dagokion ehunekoa jasotzeko, senda-agiria jasotzen duen arte edo prestazioa amaitzen den arte.

Kasu horretan, Baja Mugatuko prestazioa jasotzen hasteko unea eten egingo da sendaagiria jaso arte edo dagokion prestazioa amaitu arte.

© LagunAro, EPSV
Jose Maria Arizmendiarrieta, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
943 790 100 Kontaktua eta kokapena
  • Lege oharra
  • Cookie politika
  • Pribatutasun politika
  • Web mapa
  • Barne informazio sistema

LagunAroko APPa

Deskargatu doan.