Aurretiko xedapena
Aurretiko xedapena
[Apirila 2022]LagunAro, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea, Mutualitate gisa eratu zen 1967an, eta 1983. urtean, horri buruzko lehen Lege Wa argitaratu ondoren, enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde bihurtu zen, iraupen mugagabearekin, bere xedea izanik laguntza eta aurreikuspen mutualista ematea aipaturiko Erakundean bazkide babesle diren Kooperatibetako mutualisten eta horien senide onuradunen alde.
Estatutu Sozialetan ekarpenen araubidea jasotzen da. Prestazio araubidea Prestazioen Erregelamendu honen gaia da, baita onarturiko kontingentziak eta prestazioak jasotzeko formulak zehaztea ere.
Estatutuen testuan Aurreikuspen Erakundean sartu edo kide izateko araubidea jasotzen da, baita ere mutualisten alta, baja, kargu uzte, harreman juridikoaren iraungitze eta etete, administrazio gastu, erreklamazioak aurkezteko prozedura eta gatazka eta erreklamazioak interpretatu eta ebazteko formulen ingurukoak, eta Aurreikuspen Erakundea iraungitzeko arrazoiak eta esleituriko ondarearen zertarakoa ere.