III. Kapitulua: Kapitalizazio prestazioak
Lehen sekzioa: Erretiroa
[Apirila 2024]Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak
78. artikulua
Erretiroko prestazioak, hil arteko pentsioa jasotzeko eskubidea emango dio mutualistari, betiere bere adinagatik lan egiteari uzten dionean, edo lan egiteari utzi eta kotizatzen jarraituz, gutxienez 60 urte izan eta horrela eskatzen badu.
79. artikulua
Prestazio honetarako eskubidea eragingo dute eta onuradun izango dira hala nahi duten mutualistak, 65 urte bete —edota, salbuespen gisa, 60 urte, Erretiro Aurreratuaren kasuan— eta erretiroa hartzerakoan honako egoera hauetan baldin badaude:
- Aktiboan, Aldi baterako Ezintasunean, Berezko Edoskitzaroko Arriskuan, Jaiotza eta adingabearen zaintzan, Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zainketan, Langabezian edo Aurre-erretiroan.
- Ezintasun Iraunkorreko egoeran, dagokion Erakunde Administratibo edo Judizialak hori onartua izan ala ez.
- Aldi baterako lan utzialdi edo eszedentzian bere Kooperatiba bazkide babeslean, baina LagunAro, EPSVri kotizatzeari utzi gabe.
- Estatutu Sozialetako 37. artikuluaren bigarren paragrafoan aipaturiko egoeran dauden mutualistak.
- Seme-alabak edo senideak zaintzeko legez babestuta dagoen eszedentzia egoeran.
80. artikulua
Prestazio honetarako eskubidea izateko, mutualistak LagunAro, EPSVn kotizatu behar izango du prestazio honetarako, gutxienez erretiro dataren aurre-aurreko hamabi hilabeteetan (ondorio hauetarako ez da zenbatuko eszedentzia babestuaren denboraldia, aurreko artikuluko e) atalean jasoa); kobratzen, berriz, hurrengo hilabetearen lehen egunetik has daiteke.
LagunAro, EPSVko Kontseilu Errektoreak baldintza hori salbuetsi dezake, mutualistak eta kooperatiba bazkide babesleak elkarrekin aurretiaz eskatu eta gero, eszedentzia edo egoera parekide baten ondoren derrigor berriro hasteko akordioa badago.
Eskubidearen iraungipena heriotza kasuan bakarrik gertatuko da, eta etenda geldituko da Gizarte Segurantzari kotizatu beharra dakarren lanen batean hasten bada pentsioduna.
Prestazioaren zenbatekoa eta kuotaren kalkulua
81. artikulua
Erretiroko prestaziorako Kotizazio Oinarria mutualista bakoitzari dagokiona izango da, Estatutu Sozialetako 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
82. artikulua
Erretiroko prestazioa finantzatzeko oinarrizko kuota partziala, irizpen aktuarialaren arabera Batzar Nagusiak onartuko duen ehunekoa izango da, Batzarrean bertan finkatuko den aldirako, eta aurreko artikuluan zehazturiko Kotizazio Oinarriari aplikatuko zaio. Ehuneko hori, hala balegokio legeak eskatutako epeetan ez ezik, aldian behin ere berrikusiko da, berori finkatzeko azterketa aktuarialean kontuan hartutako oinarri teknikoen bilakaerara egokitzeko.
83. artikulua
Erretiro pentsioa urtean hamabi aldiz ordainduko da, hila amaitu eta gero, eta lan bizitzan zehar egindako kotizazioek sortutako eskubideen metaketaren emaitza izango da.
Kotizazio bakoitzak hileko pentsio bat sortzeko eskubidea emango du, 65 urtetik aurrera jasotzeko, eta urtero eguneratuko da Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.
Etorkizuneko kotizazioengatik aplikatu beharreko pentsioaren sortzapenaren ehunekoa gutxituz joango da mutualistaren adina handiagoa den heinean, eta urtero erabakiko da Batzar Nagusian, Kontseilu Errektoreak proposatuta, une oro indarrean dauden hipotesi aktuarialen arabera.
Erretiroduna Baliaezintasun Handitik badator, ateratzen den pentsioa %50 handituko da.
84. artikulua
a. Erretiro Aurreratuari dagokionez, mutualistak erretiroa hartzean duen adinaren arabera, murrizketa bat aplikatuko da (hil oso bakoitzeko) aurreko artikuluen arabera lortzen den zenbatekoarekiko, taula honetan oinarrituta:
Erretiro aurreratua hartzean duen adina | Aplikatu beharreko pentsioa (%) |
---|---|
64 urte eta 11 hilabete | %99,53 |
64 urte eta 10 hilabete | %99,07 |
64 urte eta 9 hilabete | %98,60 |
64 urte eta 8 hilabete | %98,13 |
64 urte eta 7 hilabete | %97,67 |
64 urte eta 6 hilabete | %97,20 |
64 urte eta 5 hilabete | %96,73 |
64 urte eta 4 hilabete | %96,27 |
64 urte eta 3 hilabete | %95,80 |
64 urte eta 2 hilabete | %95,33 |
64 urte eta 1 hilabete | %94,87 |
64 urte | %94,40 |
63 urte eta 11 hilabete | %93,97 |
63 urte eta 10 hilabete | %93,53 |
63 urte eta 9 hilabete | %93,10 |
63 urte eta 8 hilabete | %92,67 |
63 urte eta 7 hilabete | %92,23 |
63 urte eta 6 hilabete | %91,80 |
63 urte eta 5 hilabete | %91,37 |
63 urte eta 4 hilabete | %90,93 |
63 urte eta 3 hilabete | %90,50 |
63 urte eta 2 hilabete | %90,07 |
63 urte eta 1 hilabete | %89,63 |
63 urte | %89,20 |
62 urte eta 11 hilabete | %88,80 |
62 urte eta 10 hilabete | %88,40 |
62 urte eta 9 hilabete | %88,00 |
62 urte eta 8 hilabete | %87,60 |
62 urte eta 7 hilabete | %87,20 |
62 urte eta 6 hilabete | %86,80 |
62 urte eta 5 hilabete | %86,40 |
62 urte eta 4 hilabete | %86,00 |
62 urte eta 3 hilabete | %85,60 |
62 urte eta 2 hilabete | %85,20 |
62 urte eta 1 hilabete | %84,80 |
62 urte | %84,40 |
61 urte eta 11 hilabete | %84,03 |
61 urte eta 10 hilabete | %83,67 |
61 urte eta 9 hilabete | %83,30 |
61 urte eta 8 hilabete | %82,93 |
61 urte eta 7 hilabete | %82,57 |
61 urte eta 6 hilabete | %82,20 |
61 urte eta 5 hilabete | %81,83 |
61 urte eta 4 hilabete | %81,47 |
61 urte eta 3 hilabete | %81,10 |
61 urte eta 2 hilabete | %80,73 |
61 urte eta 1 hilabete | %80,37 |
61 urte | %80,00 |
60 urte eta 11 hilabete | %79,67 |
60 urte eta 10 hilabete | %79,33 |
60 urte eta 9 hilabete | %79,00 |
60 urte eta 8 hilabete | %78,67 |
60 urte eta 7 hilabete | %78,33 |
60 urte eta 6 hilabete | %78,00 |
60 urte eta 5 hilabete | %77,67 |
60 urte eta 4 hilabete | %77,33 |
60 urte eta 3 hilabete | %77,00 |
60 urte eta 2 hilabete | %76,67 |
60 urte eta 1 hilabete | %76,33 |
60 urte | %76,00 |
b. Behin hasi ondoren, erretiro aurreratuko pentsioaren ordainketa eteten bada, 80. artikuluan araututakoaren ondorioz, berriro kobratzen hasten denean jaso beharreko pentsioaren zenbatekoa irizpide hauen arabera zehaztuko da:
- Abiapuntua etenaldia hasi zen unean zegoen erretiro aurreratuko pentsioa izango da.
- Pentsio hori LagunAro, EPSVn etenaldian zehar ezarri diren urteko eguneraketekin igoko da.
- Halaber, eguneratutako erretiro pentsioa %1,25rekin handituko da erretiro aurreratuko pentsioa etenda egon den hiruhileko oso bakoitzeko, koefiziente hori kalkulatzeko muga Pentsioen Sistema Publikoan une bakoitzean indarrean dagoen erretirorako legezko adina izanda.
c. 60 urte bete eta gero kotizazioa eteten bada, erretiro pentsioa kobratzeko eskatu gabe, pentsioa etenda geratuko da, eta dagokion pentsioaren koefizientea erretiro pentsioa kobratzen hasten den unean kalkulatuko da, a) atalean adierazitako taularen eta une horretan egiaztatzen den adinaren arabera.
Pentsioa 65 urte bete eta gero kobratzen hasten bada, adin horretatik aurrera aplikatuko da Erregelamendu honetako 85. artikuluan xedatutakoa.
d. Norberaren borondatez, mutualistak erretiro pentsioa birbanatzeko eska dezake, LagunAro, EPSVn horretarako unea iristen zaionean, atzera egiteko aukerarik gabe.
Erretiro pentsioaren birbanaketak prestazio honen ordainketa sistema aldatzea esan nahi du; horrela, eskatutako denboraldian, berorren kopurua gehituta jasoko da (aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera kalkulaturiko erretiro pentsioaren %125, %150, %175 edo %200 lortu arte), baina geroago gutxitu egingo da, aurreko aldian izandako errenten aurrerapena konpentsatzeko.
Pentsio birbanatuaren hasierako aldia LagunAro, EPSVko erretiro aurreratuaz baliatzean hasiko da eta gehienez ere sistema publikoan erretiro aurreratuko pentsioaz baliatzeko unean edo, hori ez bada gertatzen, mutualista sistema horretan erretiratzeko legezko adinera iristen denean bukatuko da.
Kontseilu Errektoreak onartuko ditu bigarren faseari dagozkion koefiziente murriztaileak, lehen fasean aukeratutako igoeraren ehunekoaren eta iraupenaren arabera, eta Ohar Teknikoan eta Erakundearen Araudian jasoko dira.
85. artikulua
Erretiroa 65 urteren ondoren hartuz gero, %1,5eko koefiziente inkremental bat aplikatuko da aurreko artikuluen arabera lortutako zenbatekoaren gainean, 65 urteren ondoren erretiroaren adina atzeratu den hiruhileko oso bakoitzeko, aipatu koefizientea kalkulatzeko muga izanik une bakoitzean Pentsio Sistema Publikoan indarrean dagoen erretiroaren legezko adina.
86. artikulua
Batzar Nagusiak, Kontseilu Errektorearen proposamenez, urtero erabakiko du aplikatuko zaien gaurkotze ehunekoa bai jarduneko mutualistek sorturiko pentsio eskubideei eta bai jada eragindako erretiro pentsioei, ondorengo irizpide hauen arabera:
- Aurreko urtean KPIa gehitu zen beste eguneratuko da, betiere azken ekitaldiaren bukaeran Erakundearen kaudimen marjinak, hornidura tekniko konputagarrien baturaren gainean ehunekotan neurtuta eta aipaturiko eguneratzearen eragina konputatu ondoren, legez eskaturiko gutxieneko maila (hornidura teknikoen %4) gainditzen badu.
- Eguneratzeak gainditu egin dezake aurreko urteko KPIaren gehikuntza, Erakundearen kaudimen marjinak azken ekitaldiaren bukaeran, aipaturiko eguneratzearen eragina konputatu ondoren, hornidura tekniko konputagarrien %10 eta aurreko urtearen bukaerako kaudimen marjina gainditzen baditu.
- Ekitaldiaren bilakaera negatiboak, KPIaren gehikuntzarekin pentsio eskubideen eguneratze teorikoarekin batera, kaudimen marjina hondatzea eragiten badu eta legez eskatutako gutxieneko mailaren azpitik jartzen bada (hau da, %4tik behera), aplikatuko den eguneraketa kaudimen marjina hornidura tekniko konputagarrien %4ko maila horretan kokatuko duen ehunekora mugatuko da, edo gehienez ere %1era mugatuko da, aipatu irizpidearen arabera ateratzen den ehunekoa %1 baino gutxiago bada.
- Azken ekitaldiaren hasieran kaudimen marjina legez exijitutako gutxieneko mailan edo horren azpitik badago (hau da, %4,0 edo txikiagoa bada), eguneraketa gehienez ere %1era mugatuta geratuko da, edo aurreko KPIaren igoerara, hori txikiagoa bada, salbu eta ekitaldiaren bilakaerak aukera ematen badu kaudimen marjina legez exijitutako gutxieneko mailan birkokatzeko, aipatu %1 baino igoera handiagoa aplikatuta, kasu horretan kaudimena legez exijitutako gutxieneko mailan birkokatu ahal izateko eguneraketa aplikatuko delarik, aurreko urteko KPIaren igoeraren mugarekin.
- Erakundearen ondarearen bilakaera negatiboaren ondorioz (hiru urte jarraian legez exijitutako gutxieneko kaudimen mailaren azpitik, edo urte bat, kaudimenaren aurretik, hornidura teknikoen estaldura %90 baino gutxiago bada), beharrezkoa balitz Berroreka Plan bat aurkeztea, BGAE-en erregulazio eta kontrol organoak onartu beharrekoa (Eusko Jaurlaritza), eguneraketa eten egin litzateke mutualista aktiboek sortutako pentsio eskubideetarako, eta gehienez ere %0,25eko mugarekin jada eragindako pentsioetarako. Muga hori indarrean mantenduko da legez exijitutako kaudimenaren gutxieneko maila berreskuratu arte, aipatu Berroreka Planean dagokionean ezar daitezkeen gainerako neurrien kalterik gabe, Plana BGAE-en erregulazio eta kontrol organoak onartu beharko duelarik.
- Aurreko c) eta e) letretan jasotako edozein hipotesiren ondorioz, aurreko bost ekitaldietan metaturiko eguneratzea ez bada iritsi denboraldi horretako KPIaren gehikuntza metatura, eta gero legez eskaturiko gutxieneko kaudimen maila berreskuratzen bada, gutxieneko maila horren gaineko kaudimen hobekuntzak aurreko urteko KPIaren gehikuntza baino eguneratze handiagoak aplikatzeko erabili ahal izango dira, Batzar Nagusiak aurrez hala erabakita, aipaturiko aurreko bost ekitaldietan aplikatu gabeko KPIaren gehikuntza metatuaren gaineko eguneratze diferentzialak berreskuratu arte.
- Prestazioen Erregelamendu honetako Lehen eta Bigarren Xedapen Iragankorretan arautzen diren Erretiro eta Alarguntasun pentsioen eguneraketa (aurreko urteko KPIaren igoeraren %70) beherantz berrikusi ahal izango da, Batzar Nagusiak aurrez erabaki eta gero eta BGAEen erregulazio eta kontrol organoaren oniritziarekin, baldin eta artikulu honetako e) letra aplikatzen bada (Berroreka Plana), eredu berrian eragindako pentsioak eguneratzeko aplikatzen diren neurriekin bat eginda, eta, dagokionean, aipatu Berroreka Planean ezar daitezkeen gainerako neurrien kalterik gabe.
Bigarren sekzioa: Alarguntasuna, Zurztasuna eta Zurztasun Absolutua
[Apirila 2024]Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak
87. artikulua
Alarguntasun, Zurztasun eta Zurztasun absolutuko prestazioa 89. eta 90. artikuluetan aipaturiko onuradunek hartuko duten pentsioa da, bertan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Prestazio horiek jasotzeko eskubidea LagunAro, EPSVn alta ematen den egunetik aurrera edukiko da, eta prestaziook eragilea hil eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera hasiko dira sortzen.
88. artikulua
1. Alarguntasunaren, Zurztasunaren eta Zurztasun Absolutuaren prestazioak jasotzeko eskubidea sortuko dute hiltzean honako egoera hauetakoren batean dauden mutualistek:
- Aktiboan, Aldi baterako Ezintasunean, Haurdunaldiko Arriskuan, Berezko Edoskitzaroko Arriskuan, Jaiotza eta adingabearen zaintzan, Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zainketan, Langabezian edo Aurreerretiroan.
- Aldi baterako lan utzialdi edo eszedentzian bere Kooperatiba bazkide babeslean, baina LagunAro, EPSVri kotizatzeari utzi gabe.
- Estatutu Sozialetako 37. artikuluaren bigarren paragrafoan aipaturiko modalitatean kotizatzen.
- Seme-alabak edo senideak zaintzeko legez babestuta dagoen eszedentzia egoeran.
2. Erretiroko edo Ezintasun Iraunkorreko pentsiodunek, hiltzean, Alarguntasun eta Zurztasun Absolutuko prestazioetarako eskubidea sortuko dute.
Erretiroko edo Ezintasun Iraunkorreko pentsiodunek Zurztasun prestazioa jasotzeko eskubidea sortuko dute, baldin eta, hiltzen direnean, Alarguntasun eta Zurztasun Absolutuko prestazioen onuradunik ez badago.
3. Zurztasun Absolutuaren prestaziorako eskubidea sortuko dute Alarguntasunaren onuradunek edo pentsiodunek, baldin eta, hiltzean, baldin eta alarguntasuna eragin duen pertsonarekin batera seme-alabak uzten badituzte.
89. artikulua
Alarguntasun prestazioaren onuradun izango dira hildako pertsonaren ezkontidea edo Erregistro Publikoan inskribatutako izatezko bikotekidea.
Prestazioa biziartekoa izango da heriotza honako arrazoi hauengatik gertatzen bada:
- Gaixotasun profesionala.
- Istripua.
- Ezkondu osteko edo izatezko bikote gisa erregistratu osteko gaixotasun arrunta.
Prestazioa biziartekoa izango da, halaber, ezkontza aurreko edo izatezko bikote gisa erregistratu aurreko gaixotasun arruntak eragindako heriotzaren kasuan, baldin eta honako baldintza hauetako bat gutxienez egiaztatzen bada:
- Elkarrekin seme-alabak edukitzea.
- Ezkontza edo izatezko bikotea heriotza gertatu baino urtebete lehenago egin edo erregistratu izana. Ezkontza loturaren edo izatezko bikotearen erregistroaren iraupen hori ez da exijituko baldin eta egiaztatzen bada mutualista eragilearekin aurretik bizi izandako aldia, ezkontzarenari edo izatezko bikotearen erregistroari dagokiona gehituta, bi urtetik gorakoa dela.
Mutualistaren ezkontideak edo erregistratutako izatezko bikotekideak edo hildako pentsiodunak ez badu baldintza horietako bat ere egiaztatzen, aldi baterako Alarguntasun prestazio bat jaso ahal izango du, bi urtean.
Ezkontza deuseztasunaren, banantzearen, dibortzioaren eta erregistratutako izatezko bikotearen hausturaren kasuetan, prestazioaren onuradunak zehazteko Gizarte Segurantzak kasu bakoitzean aplikatzen dituen arauak aplikatuko dira.
90. artikulua
Zurztasun prestazioaren onuradun izango dira hildako pertsonaren seme-alabak, 25 urtetik beherakoak edo lanerako ezinduta daudenak.
Seme-alaba horiek umezurtz absolutuak badira, mutualistaz gain beste gurasoa ere hilda dagoelako, Zurztasun Absolutuaren prestazioaren onuradun izango dira.
Zurztasun eta Zurztasun Absolutuko prestazio horiek jasotzeko edo horiei eusteko, 23 urtetik aurrera, onuradunek egiaztatu beharko dute ez dutela urteko lanbidearteko gutxieneko soldata baino lan errenta handiagoa jasotzen.
Bi egoera horietan, lanerako ezinduta dauden seme-alabatzat hartuko dira gutxienez %65eko desgaitasuna dutenak eta urte osoan lanbidearteko gutxieneko soldata gainditzen duen lan errentarik eskuratzen ez dutenak.
91. artikulua
Alarguntasuneko, Zurztasuneko eta Zurztasun Absolutuko pentsioak iraungi egingo dira, onuradun bakoitzarentzat, arrazoi hauengatik:
- Heriotza.
- Ezkontzeagatik edo dagokion erregistro publikoan izatezko bikote bat inskribatu eta eratzeagatik.
- Prestazioaren eragilearen heriotzaren erruduntzat joa izateagatik.
- 89. eta 90. artikuluetan xedatutako baldintzak betetzeari uzteagatik.
- Pentsio aldia amaitzeagatik, aldi baterako bada.
Prestazioaren zenbatekoa eta kuotaren kalkulua
92. artikulua
Alarguntasun, zurztasun eta zurztasun absolutuko prestazioetarako Kotizazio oinarria, Estatutu Sozialetako 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, mutualista bakoitzari egokitzen zaiona izango da.
93. artikulua
Alarguntasun, zurztasun eta zurztasun absolutuko prestazioak finantzatzeko oinarrizko kuota partziala, irizpen aktuarialaren arabera Batzar Nagusiak onartuko duen ehunekoa izango da, Batzarrean bertan finkatuko den aldirako, eta aurreko artikuluan zehazturiko Kotizazio Oinarriari aplikatuko zaio.
Ehuneko hori, hala balegokio legeak eskatutako epeetan ez ezik, aldian behin ere berrikusiko da, berori finkatzeko azterketa aktuarialean kontuan hartutako oinarri teknikoen bilakaerara egokitzeko.
94. artikulua
Alarguntasun, zurztasun eta zurztasun absolutuko pentsioen Oinarri Arautzailea heriotzaren aurreko hirurogei hilabeteetako Kotizazio Oinarri eguneratuen batez bestekoa da, edo kotizatu dituen hilabeteetakoa, ez bada hirurogeira iritsi.
Eguneratzea Kotizazio Tarifaren azken urteko berrikuspena baino lehenagoko aldien Kotizazio Oinarriei soilik aplikatuko zaie, eta, aurreko Tarifak indarrean izan diren urtealdi bakoitzerako, ekitaldi horietan pentsio eskubideei aplikaturiko eguneratzea aplikatuko da, Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.
95. artikulua
Alarguntasuneko, Zurztasuneko eta Zurztasun Absolutuko prestazioen zenbatekoa denak ere hilabetea amaitzean ordaintzekoak– urtean hamabi aldiz ordainduko dira, eta ehuneko hauek izango dira:
1. Alarguntasuna
- 1.1. Mutualista bat hiltzeak eragindako alarguntasuna (88.1 artikuluan aurreikusitako egoera): 94. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatutako oinarri arautzailearen %65.
- 1.2. Erretiroko edo ezintasun iraunkorreko pentsioduna hiltzeak eragindako alarguntasuna (88.2 artikuluan aurreikusitako egoera): hildako pentsiodunak jasotzen zuen Erretiroko edo Ezintasun Iraunkorreko pentsioaren %90, bi egoeratan izan ezik:
- Baliaezintasun Handiko kasuetan, non pentsioaren %90 kalkulatuko baita, Baliaezintasun Handiari dagokion %50eko igoera kontuan hartu gabe.
- 84d) artikuluan xedatutako birbanaketa kasuetan, heriotza pentsio birbanatuaren hasierako aldian gertatzen denean. Kasu horietan, pentsioduna hiltzen den egunean amaitutzat emango da hasierako aldia, eta birbanaketaren bigarren aldiari une horretan hasiera emanez gero legokiokeen erretiro pentsioa berriz kalkulatuko da, eta %90 aplikatuko zaio dagokion alarguntasun pentsioa zehazteko.
- 1.3. Ezkontza deuseztasunaren, banantzearen, dibortzioaren eta erregistratutako izatezko bikotearen hausturaren kasuetan, Alarguntasun pentsioa esleitzeko eta banatzeko Gizarte Segurantzak kasu bakoitzean aplikatzen dituen arauak aplikatuko dira.
2. Zurztasuna
- 2.1. Mutualista baten heriotzak eragindako Zurztasuna (88.1 artikuluan aurreikusitako egoera): Oinarri arautzailearen %20 seme edo alaba onuradun bakoitzarentzat. Hildako mutualistak eragindako alarguntasun eta zurztasun pentsioen baturak ezingo du inola ere gainditu 94. artikuluaren arabera kalkulatutako oinarri arautzailearen %100.
Zurztasunaren onuradunen kopurua dela-eta muga hori aplikatzen bada, eta Zurztasun pentsioa beherantz doitzen bada, Zurztasunari esleitutako zenbateko osoa zati berdinetan banatuko da onuradunen artean, eta, hasiera batean, seme edo alaba onuradunaren estaldura oinarri arautzailearen %20tik beherakoa izango da.
Seme-alaba onuradunetakoren batek pentsioa jasotzeari uzten dion bakoitzean –kobratzeko eskatutako baldintzak betetzeari utzi diolako–, gainerako onuradunek jasoko duten Zurztasun pentsioaren ehuneko berria kalkulatuko da, onuradun bakoitza, gehienez ere, Oinarri Arautzailearen %20ra iritsi arte. - 2.2. Erretiro edo Ezintasun Iraunkorreko pentsiodun baten heriotzak eragindako Zurztasuna, Alarguntasun edo Zurztasun Absolutuko prestazioen onuradunik ez dagoenean (88.2 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako egoera): hildako pentsiodunak jasotzen zuen Erretiroko edo Ezintasun Iraunkorreko pentsioaren %20, seme-alaba onuradun bakoitzaren alde, bi egoeratan izan ezik:
- Baliaezintasun Handiko kasuetan, non pentsioaren %20 kalkulatuko baita, Baliaezintasun Handiari dagokion %50eko igoera kontuan hartu gabe.
- 84 d) artikuluan xedatutako birbanaketa kasuetan, heriotza pentsio birbanatuaren hasierako aldian gertatzen denean. Kasu horietan, pentsioduna hiltzen den egunean amaitutzat emango da hasierako aldia, eta birbanaketaren bigarren aldiari une horretan hasiera emanez gero legokiokeen erretiro pentsioa berriz kalkulatuko da, eta %20 aplikatuko zaio dagokion Zurztasun pentsioa zehazteko.
Hildako pentsiodunak eragindako Zurztasun prestazioen baturak ezingo du gainditu hil zen unean jasotzen ari zen pentsioaren %90. Zurztasunaren onuradunen kopuruaren ondorioz muga hori aplikatzen bada, eta Zurztasunaren prestazioa beherantz doitzen bada, artikulu honen 2.1 puntuaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoa aplikatuko da.
Geroago, Zurztasun prestazioaren onuradunak Zurztasun Absolutuaren prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen baditu, jasotzen ari zen Zurztasun pentsioaren ordez Zurztasun Absolutuarena jasoko du.
3. Zurztasun Absolutua
Onuradun batek Zurztasunaren eta Zurztasun Absolutuaren hartzaile izateko baldintzak aldi berean betetzen baditu, bi pentsioak jasoko ditu, Erretiroko edo Ezintasun Iraunkorreko pentsiodunek eragindako Zurztasun prestazioen kasuetan izan ezik, horietan Zurztasunaren prestazioa bateraezina izango baita Zurztasun Absolutuaren prestazioarekin
- 3.1. Erretiroko edo Ezintasun Iraunkorreko pentsioduna hiltzeak eragindako zurztasun absolutua (88.2 artikuluko lehen paragrafoan aurreikusitako egoera): artikulu honetako 1.2. puntua aplikatuta lortuko litzatekeen Alarguntasun pentsioaren %100.
Zurztasun Absolutuko pentsio hori, hasiera batean, zati berdinetan banatuko da seme-alaba onuradunen artean, eta, ondoren, seme edo alabaren batek pentsioa jasotzeari uzten dion bakoitzean –kobratzeko eskatzen diren baldintzak betetzeari utzi diolako–, gainerako onuradunen artean birbanatuko da, azkenak pentsio osoa eskuratu arte. - 3.2. Alarguntasun pentsioduna hiltzeak eragindako zurztasun absolutua (88.3 artikuluan aurreikusitako egoera): Hildako alarguntasun pentsiodunak jasotzen zuen alarguntasun pentsioaren %90, zeina seme-alaba onuradunen artean banatuko baita, aurreko 3.1 puntuan araututakoaren arabera.
- 3.3. Mutualista baten heriotzak eragindako Zurztasun Absolutua (88.1 artikuluan aurreikusitako egoera): oinarri arautzailearen %65aren %90, zeina 94. artikuluaren arabera kalkulatuko baita eta aurreko 3.1 puntuan araututakoaren arabera banatuko baita seme-alaba onuradunen artean.
Zurztasun Absolutuaren prestazioaren bi eragileak guraso mutualistak edo/eta pentsiodunak izan badira, bakoitzari dagokion zenbatekoa jasoko da, seme-alaben artean zati berdinetan banatuta.
4. Pentsioaren banaketa, Alarguntasunaren eta/edo Zurztasun Absolutuaren onuradun bat baino gehiago batera egonez gero
Pertsona eragilea hiltzen den unean Alarguntasunaren eta/edo Zurztasun Absolutuaren onuradun bat baino gehiago badaude –mutualista berak edo pentsiodunak eragindakoak–, honelaxe banatuko da pentsioa:
- Ezkontide bat edo izatezko bikotekide bat eta bikotekide ohi/ezkontide ohi bat tartean badaude, alarguntasun pentsioa banatzeko, Gizarte Segurantzak bikotekide ohiari/ezkontide ohiari aitortzen dion ehunekoa hartuko da kontuan, eta gainerakoa ezkontidearentzat bikotekidearentzat izango da. edo erregistratutako izatezko.
- Tartean ezkontide ohiak eta/edo izatezko bikotekide ohiak eta umezurtz absolutuak badaude, alarguntasun pentsioa Gizarte Segurantzak aitortutako ehunekoen arabera zehaztuko da, eta Alarguntasun pentsioaren gainerako %90 Zurztasun Absolutuko pentsio gisa geratuko da.
- Tartean ezkontide edo izatezko bikotekide bat eta umezurtz absolutuak badaude, pentsioa honela banatuko da: bi heren alarguntasun pentsio gisa eta gainerako herenaren %90 Zurztasun Absolutuko pentsio gisa.
Zurztasun Absolutuko pentsioa aurreko 3. puntuan araututakoaren arabera banatuko da seme-alaba onuradunen artean.
Alarguntasun pentsioa onuradunen artean banatu ondoren, puntu honetan araututakoaren arabera, Alarguntasun pentsioaren onuraduna hiltzeagatik sortzen den Zurztasun Absolutuko pentsioa Alarguntasun pentsioaren zenbatekoaren %90 izango da, eta onuradunaren seme-alaben eta Alarguntasun pentsioa eragin duen mutualistaren edo pentsiodunaren artean soilik banatuko da, aurreko 3. puntuan araututako banaketa arauen arabera.
Artikulu honetan berariaz jaso ez den Alarguntasun, Zurztasun Absolutu eta Zurztasun pentsioen aplikazio edo banaketa kasuren bat gertatzen bada, Kontseilu Errektoreari ahalmena ematen zaio dagokion erabakia hartzeko, hemen jasotako printzipio eta irizpideen arabera.
96. artikulua
Zurztasun Absolutuaren kasuan, pentsioa pertsona natural edo juridikoei eman dakieke, umezurtzak mantendu eta hezteko konpromiso formala baldin badute, eta zeregin hori betetzen dutela frogatzen badute.
97. artikulua
Alarguntasun, zurztasun eta zurztasun absolutuko pentsioak urtero eguneratuko dira Erretiro pentsioak eguneratzeko 86. artikuluan finkaturiko irizpide berberekin.
Hirugarren sekzioa: Ezintasun Iraunkorra
[Apirila 2025]Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak
98. artikulua
Ezintasun Iraunkorreko prestazioak mutualistari diru kopuru bat ematea esan nahi du, jarraiko artikuluetan aipatutako egoera horietakoren baten ondorioz lan aurrerakinak guztiz edo zati batean galtzeagatik, eta betiere prestazioa eragiten duten egoera horiek LagunAro, EPSVn alta hartu eta gero eragiten badira.
Ezintasun Iraunkor Absolutu edo Baliaezintasun Handiko prestaziorako eskubidea eragiteko beharrezkoa izango da Gizarte Segurantzari egindako eskariak, baita gero dagokion organo administratibo edo judizialaren aurrean aurkez litezkeen erreklamazio edo helegiteak ere LagunAro, EPSVren bitartez bideratzea, eta, organo judizialetara jotzen bada, LagunAro, EPSV eta Kooperatiba bazkide babeslea auzitara deitzea.
LagunAro, EPSVk aurkezten zaizkion Ezintasun Iraunkorreko eskari guztiak bideratu egingo ditu.
Edozein mailatako Ezintasun Iraunkorreko kasuetan, hirugarrengoek erantzukizun zibil edo penalak dituzten egoeretan sortu badira, inguruabar hau gabe mutualistak Ezintasun Iraunkorretik jasoko lukeen prestazioaren eta benetan jasotako kalte ordain global edo konkretuen arteko desberdintasunera bakarrik mugatuko da LagunAro, EPSVren estaldura.
99. artikulua
Hauek izango dira Ezintasun Iraunkorreko egoerak:
- Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatukoak, LagunArto, EPSVn eskatu eta hurrengo hilaren lehen egunetik hasita.
- Ezintasun Iraunkor Absolutukoak edo Baliaezintasun Handikoak, erakunde ofizial eskudunak aitortzen dituenetik aurrera.
100. artikulua
Ezintasun Iraunkorrak honako maila hauek izan ditzake:
- Desgaitasun Iraunkor Oso eta Kualifikatua: 55 urte baino gehiagoko mutualista, LagunAro, EPSVri kotizatzen gutxienez 10 urte daramatzana, eta eskumena duen erakunde ofizialak, behin betiko ebazpen edo epai irmoz, Ezintasun Iraunkor Osoan (EIO) deklaratuta egonik, lan egiteari utzi diona.
- Ezintasun Iraunkor Absolutua: agindutako tratamendua bete eta medikuek senda agiria eman ondoren, murriztapen anatomiko edo funtzional larriak dituen mutualistaren egoera, murriztapen horiek objektiboki zehaztu daitezkeenak eta, segur aski behin betiko izanik, lan gaitasuna kentzen diotenak baldin ba dira. Ez da kalifikazio horretarako eragozpen izango baliaezintasuna duenak lan gaitasuna berreskuratzeko aukera, aukera hori medikoki ziurra ez bada edota oso epe luzera gerta badaiteke.
- Baliaezintasun Handia: Ezintasun Iraunkor Absolutua izanik, bizitzako oinarrizko ekintzak –janztea, ibiltzea, jatea edo antzekoak–egiteko beste pertsona baten laguntza behar duen mutualistaren egoera.
101. artikulua
Prestazio honetarako eskubidea izango dute, eta horrenbestez, onuradunak izango dira honako egoera hauetan dauden mutualistak:
- Ezintasun Iraunkor Absoluturako eta Baliaezintasun Handirako: aktiboan daudenak, edo Aldi baterako Ezintasun, Haurdunaldiko Arrisku, Berezko Edoskitzaroko Arrisku, Jaiotza eta adingabearen zaintza, Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zainketa, Aurre-erretiro, Langabezia, edo Kooperatiba bazkide babeslean Aldi baterako lan utzialdi edo eszedentzian daudenak, LagunAro, EPSVri kotizatzeari utzi gabe, baita Estatutu Sozialen 37. artikuluaren bigarren paragrafoan jasotako kotizazio modalitateaz baliatzen den taldea ere, betiere Ezintasun Iraunkorraren modalitate hauengatik kotizazioa mantendu bada.
- Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikaturako (DIOK): aktiboan, Aldi baterako Ezintasunean, Haurdunaldiko Arriskuan, Berezko Edoskitzaroko Arriskuan, Jaiotza eta adingabearen zaintzan, Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zainketan, Langabezian edo Aurre-erretiroan daudenak.
DIOKean sartzeko baldintza izango da mutualistak Gizarte Segurantzan Ezintasun Iraunkor Osoko (EIO) pentsioa kobratzea aukeratzea, Gizarte Segurantzan bertan aurreikusitako indemnizazioaren modalitateari uko eginez.
Aurre-erretiroaren kasu zehatzean, DIOKean sartzeko baldintza da azkenean erakunde ofizial eskumendunak aitortutako EIOa Aurre-erretiroan sartu baino lehenago hasi izana, LagunAro, EPSVren bitartez, edo ofizioz, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren beraren bitartez.
Halaber, 61 urte bete eta gero, DIOKean sartzeko baldintza da erakunde ofizial eskumendunak EIOa aitortu zuenetik 6 hilabete baino gehiago igaro ez izana.
Euren Kooperatiba bazkide babeslean aldi baterako eszedentzian dauden mutualistek, LagunAro, EPSVko Estatutu Sozialetako 36.2 artikuluan aurreikusitako kotizazio modalitatera atxikita badaude, DIOKaren kausatzailearen izaera daukate, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte, baina ez dira horren onuradun izango eszedentzi egoeran dauden bitartean.
102. artikulua
Mutualistak prestazio hori jasotzeko eskubidea izango du LagunAro, EPSVn alta ematen den egunetik aurrera.
103. artikulua
Ezintasun Iraunkorreko prestazioa arrazoi hauengatik iraungiko da:
- Heriotza.
- Gizarte Segurantzan Ezintasun Iraunkorreko pentsiodun izateari uzteagatik.
Prestazioaren zenbatekoa eta kuotaren kalkulua
104. artikulua
Ezintasun Iraunkorrerako prestaziorako Kotizazio Oinarria mutualista bakoitzari dagokiona izango da Estatutu Sozialetako 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
105. artikulua
Ezintasun Iraunkorraren kuota dagokion irizpen aktuarialetik ateratzen den ehunekoa izango da. Ehuneko hori, hala balegokio legeak eskatutako epeetan ez ezik, aldian behin ere berrikusiko da, berori finkatzeko azterketa aktuarialean kontuan hartutako oinarri teknikoen bilakaerara egokitzeko.
106. artikulua
Ezintasun Iraunkorreko prestazioaren Oinarri Arautzailea (DIOK, Ezintasun Iraunkor Absolutu eta Baliaezintasun Handi graduetan), gertaera eragilearen aurreko hirurogei hilabeteetako Kotizazio Oinarri eguneratuen batez bestekoa, edo kotizatutako hilabeteetakoena aldi hori osatzen ez badu, Ezintasun Iraunkor Absolutuan eta Baliaezintasun Handian.
Eguneratzea Kotizazio Tarifaren azken urteko berrikuspena baino lehenagoko aldien Kotizazio Oinarriei soilik aplikatuko zaie, eta, aurreko Tarifak indarrean izan diren urtealdi bakoitzerako, ekitaldi horietan pentsio eskubideei aplikaturiko eguneratzea aplikatuko da, Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.
107. artikulua
Ezintasun Iraunkorreko gradu desberdinen biziarteko pentsioa kalkulatzeko (Desgaitasun Iraunkor Oso eta Kualifikatua –DIOK–, Ezintasun Iraunkor Absolutua EIA– eta Baliaezintasun Handia –BH–), oreka eta neutraltasun aktuarialeko printzipioetan oinarrituta, kontuan hartuko dira 65 urtera arte jaso beharreko Ezintasun Iraunkorreko pentsio teorikoa (Oinarri Erregulatzailearen %85, %100 edo %150, hamabi hilekori dagokiena, kontuan hartuta DIOK, EIA edo BH den) eta 65 urtetik aurrera legokiokeen erretiroko pentsioa, adin horretara arte erretirorako kotizatzen jarraitu bada, egitate kausatzailearen unean dagoen indizearen arabera, salbu eta indize hori aurreko hirurogei hilabeteetako batez besteko indizea baino txikiagoa bada, egoera horretan azken hori hartuko baita kontuan.
Gizarte Segurantzako Ezintasun Iraunkorraren maila aldatzen bada, eta LagunAro, EPSVko Ezintasun Iraunkorreko pentsio bat jasotzen jarraitzeko eskubidea mantentzen bada, une horretatik aurrera LagunAro, EPSVtik jaso beharreko pentsio berria birkalkulatuko da, esleitutako Ezintasun Iraunkorraren maila berriari erreparatuta.
Gizarte Segurantzako Ezintasun Iraunkorraren maila aldatzen edo galtzen bada, LagunAro, EPSVko Ezintasun Iraunkorreko pentsio bat izateko baldintzak betetzen ez badira, pentsio hori jasotzeari uzteaz gain, birkalkulatu egingo da 65 urterekin erretiroko pentsioa jasotzeko eskubidea.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako birkalkuluek oreka eta neutraltasun aktuarialeko irizpideei baino ez diete erantzuten, une bakoitzean indarrean dauden oinarri teknikoen arabera.
108. artikulua
Ezintasun Iraunkorreko pentsioak, DIOK, Ezintasun Absolutu eta Baliaezintasun Handiaren mailetan, urtero eguneratuko dira, Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.
Laugarren sekzioa: Etenaldiko mutualista
[Apirila 2024]Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak
109. artikulua
Erretirorako kotizatzeari uzten dioten eta LagunAro, EPSVko Erretiro Aurreratuko prestazioaz baliatu ezin diren mutualistak etenaldiko mutualista bihurtuko dira, eta egoera horretarako Erregelamenduan araututako prestazioetarako eskubidea izango dute. Mutualistak ezingo dira etenaldiko mutualistaren figuran sartu baldin eta LagunAro, EPSVko Ezintasun Iraunkorreko pentsioa eragin badute, Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatu, Ezintasun Iraunkor Absolutu edo Baliaezintasun Handiko mailetan, edo mutualistak hil badira.
110. artikulua
Etenaldiko mutualistari hasierako berme kapital baterako eskubidea egokituko zaio, eta hori erretiro pentsioaren eskubide metatuari esleitutako balioak zehaztu ohi du, prestazio honetarako kotizazioa uzten duen unekoa, helburu horietarako ezarritako hipotesi aktuarialen arabera.
Behin hasierako berme kapitala eskuratutakoan, kapitala eguneratzeko, kapitalizazio sistemak finantzatutako prestazioei lotutako aktiboak inbertitzearen ondorioz lortzen den errendimendu tasa garbia hartuko da kontuan.
Etenaldian egon eta kooperatiba bazkide babesleetako kide izateari behin betiko utzi dioten mutualistek beren eskubide ekonomikoak (mobilizazioa egin nahi den egunera arte metatutako berme kapitala) enpleguko beste aurreikuspen plan batera edo, bestela, lehentasunezko beste aurreikuspen plan batera mobilizatu ahal izango dituzte oso-osorik kooperatiban behin betiko baja eman eta bi urtera, baina horretarako eskaera idatziz egin beharko dute.
Mobilizazioa gertatuko balitz, etenaldiko mutualistak mutualista izateari utziko dio eta, horren arabera, erakundean berriro sartuko balitz, kotizazioko aldez aurretiko aldiak aitortzeko eskubide oro galduko du prestazio guztietarako.
111. artikulua
Etenaldiko mutualistak eskubidea izango du berezko prestazioa jasotzeko baldin eta lanari utzita badago eta 60 urte beteta baditu edo, bestela, Ezintasun Iraunkor Absolutua, Baliaezintasun Handia edo Ezintasun Iraunkor Oso Kualifikatua onartzen zaiola dioen epai irmoa edo behin betiko ebazpena egiaztatzen badu. Etenaldiko mutualistak aipatu prestazioa eskatu egin beharko du.
Une horretan, etenaldiko mutualistak aukeratu egin behar du:
a. Ordainketa bakarra:
Erakundeak etenaldiko mutualistari aldi bakarrean ordainduko dio eskaeraren datara arte pilatutako bermearen kapitala.
Horrek etenaldiko mutualistaren eta LagunAro, EPSVren arteko harremana behin betikoz iraungitzea ekarriko du.
b. Aldizkako errenta:
Hauek dira errenta horren ezaugarriak:
- Urtean 12 aldiz ordainduko da amaitutako hilabetean.
- Iraupena etenaldiko mutualistak zehaztuko du.
- Hasierako zenbatekoa honako hauek baldintzatuko dute: eskaeraren datara arte pilatutako bermearen kapitalak, errentaren iraupenak eta une horretan ezarritako interes tasak.
- Interes tasa Aldi Baterako Errentaren modalitatea aukeratu duen unean indarrean dagoen interes teknikoari errentaren iraupenaren mende egongo den koefizientea aplikatzearen ondoriozkoa izango da, hurrengo eskalaren arabera:
Iraupena, guztira Koefizientea 60 hilabete edo gutxiago %80 61 eta 120 hilabete artean %75 121 hilabete edo gehiago %70
Ondoriozko tasa interes tasa gisa aplikatuko da prestazioaren iraupen osorako.
Eraginkortasun irizpideak direla eta, Kontseilu Errektoreak hileroko aldi baterako ondoriozko errentarako gutxieneko zenbatekoa eta aukera hori eskuratu ahal izateko pilatutako gutxieneko kapitala ezarri ahal izango ditu. Hori dela eta, azken kasu horretan, gutxienekora iritsi ezean, ordainketa bakarra egiteko edo beste aurreikuspen plan batera mobilizatzeko eskubidea izango du.
112. artikulua
Aldi baterako errenta amaitzeen denean behin betiko bukatuko da etenaldiko mutualistaren eta LagunAro, EPSVren arteko harremana, arrazoi hauek tarteko:
- Kontsumoa: Prestazioa osorik jaso da.
- Kontsumitu baino lehenagoko heriotza: Etenaldiko mutualista hiltzen denean jaso gabe dagoen kapitala ordainketa bakarraren bidez likidatuko zaie onuradunei.
Horri lotuta, etenaldiko mutualistak izendatuko pertsonak izango dira onuradunak eta, horiek zehaztu gabe daudenean, ezkontidea, izatezko bikotea, umezurtzak eta oinordekoak, lehentasun ordena horren arabera. - Kontsumitu baino lehenagoko likidazioa: Errenta jasotzen hasten denean, etenaldiko mutualistak jaso gabe duen kapitala aldez aurretik likidatzeko eskatu ahal izango du. Likidazioa ordainketa bakarrean egingo da, eta horrek prestazioaren amaiera ekarriko du. Era berean, jaso gabe duen kapitala lehentasunezko beste aurreikuspen plan batera mobilizatzeko eskatu ahal izango du, horren guztizko zenbatekoarekin.
113. artikulua
Etenaldiko mutualista Erregelamendu honetako 111. artikuluan araututako prestazio eskaeraren aurretik hiltzen bada, etenaldiko mutualistak berak izendatutako onuradunak ordainketa bakar moduan jasoko du, edo beste aurreikuspen plan batera mugitu, hura hil arte metatutako berme kapitala.
Onuradunik izendatu ez bada, ezkontideak, izatezko bikoteak, umezurtzek eta oinordekoek izango dute ordainketa bakarra jasotzeko eskubidea, aipatutako hurrenkera horretan.
Berme kapitalaren ordainketa bakar hau jasotzeko eskubiderik ez da izango, etenaldiko mutualistak alarguntasun prestazioa eragiten badu LagunAro, EPSVn.
114. artikulua
Etenaldiko mutualista berriro hasten bada kotizatzen LagunAro, EPSVko Erretiro prestaziorako, Erretiroko eskubide bat aitortuko zaio ordu arte metaturiko berme kapitalaren arabera, eta horretarako baja kasuan hasierako berme kapitala kalkulatzeko une horretan indarrean dauden hipotesi aktuarial berberak aplikatuko dira.