Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte babeserako sistema
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES
  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
Lagunaro Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte
babeserako sistema

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES

  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa

  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

LagunAro, EPSV

  • Ezagutu LagunAro
    • Ezaugarri orokorrak
    • Finantzaketa
  • Inbertsio printzipioak
  • Erabaki organoak
    • Antolaketa egitura
    • Gobernantza korporatiboa
    • Batzarrak
      • Informazio orokorra
      • Batzar Nagusia 2025
      • Batzar Nagusia 2024
  • Erregulazioa eta kudeaketa
    • Barne erregulazioa
      • Araudia
      • Estatutu sozialak
        • Aurkibidea
        • I. Kapitulua: Arau orokorrak
        • II. Kapitulua: Bazkideak
        • III. Kapitulua: Prestazioak
        • IV. Kapitulua: Araubide ekonomikoa
        • V. Kapitulua: Gobernu organoak
        • VI. Kapitulua: Organo delegatuak
        • VII. Kapitulua: Diziplina-araubidea
        • VIII. Kapitulua: Elkartzea, berrasegurua, eraldaketa soziala, desegitea eta likidazioa
        • Xedapenak
      • Prestazioen erregelamendua
        • Aurkibidea
        • Aurretiko xedapena
        • I. Kapitulua: Xedapen orokorrak
        • II. Kapitulua: Banaketa prestazioak
        • III. Kapitulua: Kapitalizazio prestazioak
        • IV. Kapitulua: Iraupen mugatuko mutualistak
        • V. Kapitulua: Genero indarkeriaren biktima diren mutualistak
        • Xedapen iragankorrak
    • Kudeaketa txostenak
      • Kudeaketa txostenak
      • Memoriak
      • Auditoriak

Xedapen iragankorrak

Hasi saioa

Atal hau zure gogokoenetan gehitzeko edo kentzeko, saioa hasi behar duzu.

Hasi saioa

Akatsa

Arazo bat egon da eta ezin izan da atala zure gogokoenetan gehitu edo kendu.

Xedapen iragankorrak Inprimatze-data: 2025/10/02

Xedapen iragankorrak

[Apirila 2024]

Lehenengoa: 2010eko martxoa baino lehenagoko ereduko Erretiro eta Alarguntasun pentsiodunak

2010-03-31 baino lehen pentsioa kobratzen hasiko diren Erretiro eta Alarguntasun pentsiodunek data hori baino lehen pentsioak eguneratzeko zegoen sistema mantenduko dute, eta horrela urtero, apirilean, pentsioa eguneratuko zaie KPIk aurreko urtean izandako gehikuntzaren %70 aplikatuz.

Erretiro pentsioduna hiltzen bada, Alarguntasun pentsioa sortuz, pentsio hau aurrez hartzen zen Erretiro pentsioaren %90ekoa izango da, salbu kasu hauetan:

  • Baliaezintasun Handitik datozen kasuetan, non aipatutako %90eko ehuneko hori kalkulatuko baita Baliaezintasun Handiari dagokion %50eko igoera kontuan hartu gabe.
  • 84 d) artikuluan aurreikusitako birbanatze kasuetan, zeinetan %90 aplikatuko baita 95. artikuluaren arabera dagokion erreferentziaren gainean, salbu eta 2013-03-31n birbanaketaren bigarren aldian sartu baziren (pentsio murriztua), eta, orduan, data horretan birbanaketarako zegoen araudia mantenduko dute. Ondorioz, heriotza gertatu eta alarguntasun pentsiorako eskubidea badago, hori ez da kalkulatuko Prestazioen Erregelamenduko 95. artikuluaren arabera (jasotzen ari zen erretiro pentsioaren %90), baizik eta erretiratuak eskatutako birbanaketa aplikatu gabe jasoko zuen pentsioaren %90 aplikatuz.

Alarguntasun pentsio honen eguneratzea, behin eragin ondoren, Xedapen honen lehen paragrafoan araututako sistema beraren arabera egingo da.

Heriotza gertatzen bada, Alarguntasuna eguneratzeko eta bihurtzeko araubide hori bera aplikatuko zaie 1951-01-01aren aurretik jaiotako mutualistek eragindako pentsioei, 2010-03-31n alta egoeran bazeuden.

Bigarrena: 1951-01-01 eta 1960-12-31 artean jaiotako mutualistak

1951-01-01 eta 1960-12-31 artean jaiotako mutualistek, alta egoeran baldin badaude 2010-03-31n, aukeratu egin dezakete: edo data horretan indarrean dagoen kotizazio sistema mantentzea, LagunAro, EPSVri kotizazio proportzionalean eta LAAB-RETAri gutxieneko oinarriengatiko kotizazioan oinarritua, edo 1961-01-01etik aurrera jaiotako mutualistentzat eta 2010-04-01etik aurrera sartutako alta guztientzat nahitaez ezarritako kotizazio ereduari heltzea 2011-01-01etik aurrera.

Kotizazio modalitate bat edo bestea hautatzea 2010-08-31 baino lehen egin beharko da, eta gero ezingo da aldatu orduan hartutako erabakia.

Mutualistak ez badu aukera garbirik egiten aipaturiko data baino lehen, 2010-03-31n indarrean dagoen kotizazio sistema mantentzeko aukera aplikatuko da.

Hirugarrena: 1951-01-01 eta 1960-12-31 artean jaiotako mutualistak, 2010-03-31n indarrean dagoen kotizazio sistema mantentzen dutenak

1951-01-01 eta 1960-12-31 artean jaiotako mutualistei, 2010-03-31n alta egoeran egon eta orduan indarrean dagoen kotizazio sistema mantentzeko aukera egiten dutenei, Erretiro, Alarguntasun eta Ezintasun Iraunkorreko pentsioak kalkulatzeko, honako irizpide hauek aplikatuko zaizkie.

Erretiro pentsioa:

Prestazio honetarako eskubidea izateko, mutualistak gutxienez ehun eta hogei hilabetez kotizatu beharko dio LagunAro, EPSVri, eta hauetako hirurogei behintzat erretiro dataren aurre-aurrekoak izango dira (ondorio hauetarako ez da zenbatuko lan utzialdi babestuaren denboraldia, Prestazioen Erregelamenduko 79. artikuluko e) atalean jasoa); sortzen, berriz, hurrengo hilabetearen lehen egunetik hasiko da.

Erretiro Pentsioaren Oinarri Erregulatzailea zehatzeko batez besteko indizea honela kalkulatuko da:

  • 1995-03-31n altan zeuden eta erretiratu arte hala jarraituko duten mutualistak: azken hirurehun eta hogeita hamar hilabeteetako batez besteko indizea, baina 1995-03-31ren aurreko aldirako indizetzat hartuta data horretara arte zuten indizea, konputagarria balitz, salbu eta kalkulua mesedegarriagoa bada kotizaziorik oneneko hirurehun eta hogeita hamar hilabeteak hartuta egiten bada, edo egiaztatzen den kotizazio aldikoa hartuta, aldi hori laburragoa bada.
  • 1995-03-31tik aurrera sartu edo berriz sartu diren mutualistak: kotizaziorik oneneko hirurehun eta hogeita hamar hilabeteetako batez besteko indizea, edo kotizazio aldikoa, aldi hori laburragoa bada.

Oinarri Erregulatzailea, kolektibo honek erretiroa hartzen duenean LAAB-RETAri gutxieneko oinarriengatik kotizatuz LagunAro, EPSVren Erretiro eta Alarguntasun Prestazioen Tarifan indarrean dagoen kontsumo aurrerakinarekin bat etorriko da, batez besteko indizea kontuan hartuta, aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera kalkulatuta, eta hori urtero eguneratuko da Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.

Oinarri Arautzaileari aplikatu beharreko Erretiro Pentsioaren ehunekoa kalkulatzeari dagokionez, berriz, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • 1995-03-31n altan zeuden eta erretiratu arte hala jarraituko duten mutualistak: %36 aplikatuko da kotizazioko hamar urteko, eta, hamar urtetik aurrera, %1,20 urte bakoitzeko, %60ko mugarekin.
  • 1995-04-01etik 2002-03-31ra bitartean altan zeuden eta erretiratu arte hala jarraituko duten mutualistei, aurreko paragrafoan ezarritakoa ez badagokie: %2 aplikatuko zaie kotizatutako urte bakoitzeko, %60ko mugarekin.
  • 2022-03-31tik aurrera sartu edo berriz sartu diren mutualistak: ehunekoa %60koa izango da erretirorako 35 urte edo gehiago kotizatu badira, eta ehuneko hori proportzionalki murriztuko da kotizaziorako aipatutako 35 urteak betetzen ez badira.

Erretiro pentsioa hilabetea bukatzean ordainduko da, urtean hamabi aldiz, eta Oinarri Erregulatzailearen gainean ateratzen den pentsiorako ehunekoa aplikatzearen emaitza izango da.

Erretiro aurreratua bada, hortik ateratzen den zenbatekoaren gainean %0,5eko murrizketa aplikatuko da 65 urte baino lehenagoko hiruhileko edo zatiki bakoitzeko.

84. artikuluko b) eta c) ataletan erretiro pentsioa eteteko hipotesiei dagokienez, etendako erretiro pentsioa handitu egingo da berriro hastean edo sartzean, etenaldi horretan LagunAro, EPSVk aplikatutako urteko eguneraketen zenbatekoarekin, eta %1,25eko koefiziente inkremental bat ere aplikatuta, 65 urtera arte etenda geratu den erretiro aurreratuko pentsioaren hiruhileko oso bakoitzeko, eta, adin horretatik aurrera, 85. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bere borondatez, mutualistak eskatu ahal izango du erretiro pentsioa birbanatzeko, Prestazioen Erregelamendu honetako 84 d) artikuluan ezarritako baldintzetan.

Pentsioa, eragin ondoren, urtero eguneratuko da, Batzar Nagusiak, Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera, urtero onartzen duenaren %70ean.

Hala ere, mutualistak, espresuki horrela eskatzen badu erretirora iristean, aukera izango du Batzar Nagusiak, Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera, urtero onartzen duenaren %100ean eguneratzeko, baina kasu honetan Erretiroaren irteerako pentsioa %5 gutxituko da, atal honen lehenengo hiru paragrafoetan araututakoa aplikatuz ateratzen den emaitzaren gainean.

Alarguntasun pentsioa:

Erretiroa hartu baino lehen mutualista hil delako Alarguntasun pentsioa sortzen denean, pentsio hori urtean hamabi hilabetekotan ordainduko da hilabetea bukatzean eta Oinarri Erregulatzailearen %52koa izango da.

Oinarri Erregulatzailea mutualistak azken hirurogei hilabeteetan –edo horrenbeste ez badira izan, kotizaturiko hilabeteetan– izan duen batez besteko kotizazio indizearen kontsumo aurrerakina izango da, mutualista hiltzen denean LAAB-RETAri gutxieneko oinarriengatik kotizatuz LagunAro, EPSVren Erretiro eta Alarguntasun Prestazioen Tarifan indarrean dagoena.

Alarguntasun pentsioa sortzen bada erretiro pentsioduna hil delako, Lehenengo Xedapen Iragankorreko bigarren paragrafoan jasotako irizpide berberak aplikatuko dira. Alarguntasun pentsio horrek, behin eragin eta gero, alarguntasuna eragin duen mutualistaren erretiro pentsioari aplikatzen zaion araubide berari jarraituko dio.

Ezintasun Iraunkorreko pentsioa:

Erretiroa hartu baino lehen, Ezintasun Iraunkorreko prestazioa aitortzen bada (Ezintasun Iraunkor Absolutu, Baliaezintasun Handi edo Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatu mailetan), Erregelamendu honetako 107. artikuluan aipatzen den biziarteko ezintasun iraunkorreko prestazioa jasoko dute, baina berezitasun batekin, hain zuzen, ezintasun iraunkorraren aurreko hasierako osagarri teorikoa zehazteko, honako hau hartuko da kontuan:

  • Oinarri Arautzailea mutualistak gertaera eragilearen aurreko azken hirurogei hilabeteetan –edo horrenbeste ez badira izan, kotizaturiko hilabeteetan, Ezintasun Iraunkor Absolutuan eta Baliaezintasun Handian– izan duen batez besteko kotizazio indize asimilatuaren kontsumo aurrerakina izango da, LAAB-RETAko gutxieneko oinarriengatik LagunAro, EPSVko Tarifan indarrean dagoena.
  • Prestazio hauengatik hasierako diru kopurua arrazoi beragatik Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen zenbatekoen beharrezko osagarria izango da, mutualista irits dadin Oinarri Arautzailearen %150, %100 edo %60ra, hamabi hilabeteri dagokiona, Baliaezintasun Handia, Ezintasun Iraunkor Absolutua edo DIOK den, hurrenez hurren.

Pentsioak eguneratzea:

Kolektibo honen pentsioak urtero eguneratuko dira Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera, salbu erretiroa hartzeko unean mutualistak aukeratu badu %5eko koefiziente murriztailea ez aplikatzea. Kasu horretan, aipaturiko 86. artikuluaren aplikaziotik ateratako ehunekoaren %70rekin eguneratuko dira.

Laugarrena: Ezintasun iraunkorreko pentsiodunak 2021-03-31n

LagunAro, EPSVko Ezintasun Iraunkorreko pentsiodunei, Ezintasun Iraunkor Absolutu, Baliaezintasun Handi edo Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatuko modalitateetan, prestazio horiek 2021-04-01aren aurretik kobratzen hasi badira, gaur egungo aldi baterako ezintasuneko eta ondorengo erretiroko prestazioa biziarteko ezintasun iraunkorreko pentsio bihurtuko zaie, Erregelamendu honetako 107. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2021-03-31n Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatuan dauden pentsiodunek, eskubidea erabili badute autonomo kuota ordaintzeko beharrezko zenbatekoa prestazio moduan mantentzeko, 2020-06-30aren aurreko araudian prestazio horrek aurreikusten zuen moduan, aldizka LagunAro, EPSVren aurrean egiaztatu beharko autonomo kuotak ordainduta dituztela, prestazioaren zati horretarako eskubidea izaten jarraitu ahal izateko.

Bosgarrena: 2010-03-31n alta egoeran zeuden mutualistak, kotizazio eredu berriaren mende geratzen direnak

1961-01-01etik aurrera jaiotako mutualistak, 2010-03-31n alta egoeran daudenak, kotizazio eredu proportzional berriaren mende geratuko dira, nahitaezko izaeraz talde honentzat ezarria, baita mutualista berrientzat ere, 2011-01-01etik aurrera.

Kotizazio eredu berri honen mende geratuko dira, halaber, 1951-01-01 eta 1960-12-31 artean jaiotako mutualistak, beren borondatez erabakitzen badute horretaz baliatzea, Bigarren Xedapen Iragankorrean araututako aukera hartu dutelako horretarako ezarritako epean.

Erretiro pentsioa:

Bi kasuetan, mutualista hauen Erretiro pentsioa honako irizpide hauen arabera kalkulatuko da:

Hasierako erretiro eskubide bat kalkulatuko da 2010-03-31ra arte egindako kotizazioengatik, arau hauek aplikatuta:

  • Indarrean dagoen sistemarekin mutualistak 65 urte betetzen dituenerako izango duen pentsioaren ehunekoa hartuko da abiapuntu, hau da, bere egoera pertsonala kontuan hartuta eta Bigarren Xedapen Iragankorrak ezartzen duena aplikatuta dagokion pentsio ehunekoa.
  • Ehuneko hori zuzendu egingo da 2010-03-31ra arte benetan kotizatutako aldiaren eta 65 urte bete arte kotizatuko lukeenaren arteko proportzioaren arabera.
  • Horrela lortutako ehunekoa, hain zuzen, LagunAro EPSVn data horretan (201003-31) indarrean dagoen Tarifaren arabera aintzat hartuko den aldian kotizazio hoberena izan duten hilen batezbestekoari dagokion kontsumo aurrerakinari aplikatuko zaio.
  • Indize horiek izango dira, 2010-03-31ra arte indarrean dagoen sistemaren arabera eta Bigarren Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren arabera, erretiro pentsioa erregulatzen duen oinarria kalkulatzeko zenbatuko dena erretiroa 65 urterekin eta gutxienez 36 hileko indizerekin hartzekotan, ez bada denbora gutxiago kotizatu dela egiaztatzen bada; kasu horretan, benetan kotizatutako aldian izandako indize guztiak hartuko dira kontuan.
  • Ateratzen den zenbatekoa %5 beherantz zuzenduko beharko da, pentsioa eguneratzeko irizpidearen aldaketarengatik; 2010-03-31n mutualistak izango duen adinaren arabera, eta beste ehuneko bat gorantz, mutualistak 2010-03-31n izango duen adinaren arabera. Bi faktore horien konbinazioak beti 1 baino handiagoa izango den eta mutualistaren adinaren arabera jarraian adierazten den formula aplikatuta ateratzen den koefiziente bat aplikatzea ekarriko du:
    Koef. = 0,95 x (1,04 + 0,001 x 60 urte bete arte gelditzen zaizkion hilak).

2010-03-31ra arte indarrean den eredupean egindako kotizazioengatiko hasierako eskubide honi 2010-04-01etik aurrera egiaztatuko diren erretiro eskubideak batuko zaizkio eredu berriaren pean egindako kotizazioengatik. Horiek, hain justu, Prestazioen Erregelamendu honen 83. artikuluan araututako sistemaren arabera ibiliko dira.

Ezintasun Iraunkorreko pentsioa:

Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatuko prestazio bat aitortzen bada, horren ondorioetarako data edozein delarik ere, eta Ezintasun Iraunkor Oso bihurtzen bada, Gizarte Segurantzak 2010eko erreforma onartu aurretik aitortua, edo, kotizazio eredu berria egiazki aplikatzen hasi zenetik, Gizarte Segurantzan prestazio horren oinarri erregulatzailea kalkulatzeko behar zen denboran zehar, Erregelamendu honetako 107. artikuluan jasotako ezintasun iraunkorreko biziarteko prestazio horretan sartuko dira, baina berezitasuna izango da, ezintasun iraunkorraren aurretiazko hasierako osagarria zehazteko, kontuan hartuko dela baita ere Hirugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoa, mutualistarentzat onuragarriagoa bada.

Seigarrena: Etenaldiko mutualista

2010-03-31 baino lehen sortutako etenaldiko mutualista egoera guztietan ez da aldatuko data horretan metaturik duten berme kapitala.

Halaber, ez da onartuko inolako eskubiderik 2010-03-31 baino lehen erregistraturiko bajengatik, baja unean ez bazituzten betetzen ezarritako baldintzak etenaldiko mutualistaren figura honetaz baliatzeko (eta baldintza horien artean azpimarratzekoa da Erretiro prestaziorako gutxienez hamar urtez kotizatu izana).

2003-03-31n etenaldiko mutualista zirenek, etenik gabe egoera horretan irauten badute prestazioa eskatu arte, Erregelamendu honetako 111. artikuluan ezarritako modalitateez gain, ordainketa modura biziarteko errenta aukera dezakete, ezaugarri hauekin:

  • Hilabetea amaitutakoan ordaintzekoa, 12 aldiz urtean. Erretiro pentsioen ehuneko eta data berean errebalorizatuko da, Prestazioen Erregelamendu honen 84. artikuluan araututako baldintzetan. Hasierako kapitala eskari egunera arte metatutako berme kapitalaren araberakoa izango da.
  • Heriotza gertatuz gero, erretiratu baten heriotza gertatzean jasotzen den alarguntasun prestazioa bezalako errenta bat jasoko du ezkontideak. Ezkontiderik ez badago, errenta hori 25 urte baino gutxiagoko umezurtz absolutuek jasoko dute, adin hori bete arte, edota zaharragoek ere bai, lanerako ezinduta baldin badaude.

Zazpigarrena: 2010-03-31n alta egoeran dauden mutualistak, baina data horretan beraien alde erretiro prestaziorako kotizatzen ez denean

2010-03-31n LagunAro, EPSVn alta egoeran dauden mutualistek −data horretan beraien alde Erretiro prestaziorako kotizatzen ez denean, Estatutu Sozialetako 39. artikuluan araututakoaren arabera aukera hori onartzen duen kotizazio sistema berezi batez baliatzen direlako, baina bere garaian beraien alde kotizatu baldin bazen aipaturiko prestaziorako− hasierako erre ro eskubide bat izango dute pentsio eredu berrian beraien alde 2010-03-31 baino lehen egindako kotizazioengatik, eta hori gerora egingo diren kotizazioek sortuko dituzten eskubideei erantsiko zaie.

Zortzigarrena: Berriro sartzen direnak

LagunAro, EPSVtik 2010-03-31 baino lehen irtendako mutualistek, kooperatiba bazkide babesle batean berriro sartzeagatik data hori baino geroago berriro itzultzen badira, lanera itzuli ondoren gutxienez bost urtez jarraian egon behar dute mutualista gisa, Erretirorako kotizatzen, mutualista izan ziren aurreko etapan beraien onurarako egindako kotizazioengatik eskubide gehigarria izan dezaten, salbu etenaldiko mutualistak baldin badira. Kasu horretan, beraien eskubideak Prestazioen Erregelamenduaren 114. artikuluan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

Bederatzigarrena: 2022-04-01 baino lehen eragindako Alarguntasun, Zurztasun eta Zurztasun Absolutuko pentsioak

2022-04-01 baino lehenago hildako mutualistek edo pentsiodunek eragindako alarguntasun pentsioei ez die eragingo 2022ko martxoko ohiko Batzar Nagusian onartutako estaldura horren erreformak.

Kasu horietan, onuradunek prestazioa sortzeko unean indarrean zegoen erregulazioaren arabera zegokien pentsioa eta eguneratzeko araubidea mantenduko dituzte, eta ez da Zurztasun pentsiorik gehituko.

Lehenen eta Hirugarren Xedapen Iragankorrei atxikitako mutualista eta pentsiodunen heriotzak Alarguntasun pentsioa eragingo du eta, dagokionean, Zurztasun Absolutukoa haren onuradunentzat, Xedapen Iragankor horietan kalkulatzeko eta eguneratzeko sisteman oinarrituta, eta inola ere ez da pentsiorik gehituko Zurztasun kontzeptuagatik.

Aurreko bi paragrafoetan adierazitako Alarguntasun pentsioaren onuradunak hiltzen badira, Zurztasun Absolutuaren pentsiorako eskubidea sortuko da (ez Zurztasunarena), baldin eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten seme-alabak badaude. Zenbatekoa, berriz, hildako pertsona jasotzen ari zen Alarguntasun pentsioaren balio berekoa izango da. Zurztasun Absolutuaren pentsio hori hildako pertsonak jasotzen zuen Alarguntasun pentsioa eguneratzeko zegoen araubidearen arabera eguneratuko da.

Hamargarrena

LagunAro, EPSVren Prestazio Batzordeak zera onartu ahal izango du: LagunAro, EPSVk enpleguari laguntzeko dituen prestazioen ondorioetarako 2022-03-03a baino lehen desegintzat jo diren kooperatibetako mutualistek, Prestazioen Erregelamendu honetan aurre-erretiroa hartzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte, 55 urtetik aurrera egin ahal izatea, baldin eta aurre-erretiro hori 2024-12-31 baino lehen hasten bada. Kasu horretan, aurre-erretiroa 61 urterekin amaituko da.

Era berean, LagunAro, EPSVko Prestazioen Batzordeak zera onartu ahal izango du: aurre-erretiroa hartzeko Prestazioen Erregelamendu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta egiturazko langabezian deklaratu diren gainerako mutualistek 58 urtetik aurrera egin ahal izatea, edo, salbuespen gisa, 55 urtetik aurrera, baldin eta LagunAro, EPSVk adierazi badu kooperatiba deseginda dagoela edo zailtasun bereziak dituela, aurre-erretiro hori 2024-12-31 baino lehen hasten bada eta kooperatibak hala eskatzen badu irismen orokorrez, hau da, aurre-erretiroko espedienteak eragindako bazkide guztientzat. Kasu horretan, aurre-erretiroak 61 urterekin amaituko dira.

Hamaikagarrena

21-03-31n Ezintasun Iraunkorreko pentsiodunak ziren pertsonek, Kontseilu Errektoreak 2021-06-20ra arte emandako epe berezian oinarrituta, 2021-03-31ra arte zegoen Ezintasun Iraunkorreko estaldura mantentzea erabaki bazuten, hau da, 65 urtera arte Ezintasun Iraunkorreko aldi baterako pentsioa eta 65 urtetik aurrera Erretiroko biziarteko pentsioa, eta ez 2021-03-01etik aurrera indarrean dagoen estaldura, hau da, Ezintasun Iraunkorreko biziarteko pentsioa, aukeratutako estaldura hori mantenduko dute LagunAro, EPSVko pentsiodunak diren bitartean, eta erabaki horretan ezingo da etorkizunean atzera egin.

Hamabigarrena: Iraupen mugatuko mutualistak

Iraupen mugatuko lotura 2022ko uztailaren 31 baino lehen amaitu duten iraupen mugatuko mutualistek data horretan indarrean dagoen eskubideen araubidea mantenduko dute, eta bere garaian kalkulatu zen Baja Mugatuaren prestazioa ez da aldatuko, ezta horren estalduraren epea ere. Halaber, iraupen mugatuko mutualista gisa baja hartu eta 36 hilabete igaro eta gero, Baja Mugatuaren kontzeptuan ez bada bere izenean eratutako funts indibidual osoa kontsumitu, mutualistak etenaldiko mutualista izaera hartuko du, kontsumitu gabeko funtsaren pareko hasierako berme kapital batekin, eta une horretatik aurrera bere eskubideak Prestazio Erregelamendu honen III. Kapituluaren Laugarren Sekzioan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

Iraupen mugatuko kontratua amaitu zenetik hogeita hamasei hilabeteko epe horretan hiltzen bada, kontsumitu gabeko funtsa ordainketa bakarrean ordainduko zaio dagokion onuradun edo oinordekoari, etenaldiko mutualisten heriotza kasuetarako 113. artikuluan ezarritako baldintzetan eta lehentasunezko hurrenkeran.

2022ko uztailaren 31n kooperatibarekin iraupen mugatuko sozietate lotura mantentzen duten iraupen mugatuko mutualistak 2022ko uztailaren 27ko Batzar Nagusian onartutako eredu berriari atxikiko zaizkio, eta, Erretiroaren sortzapena aitortuko zaie, LagunAro, EPSVn iraupen mugatuko mutualista gisa sartu zirenean iraupen mugagabeko bazkide gisa lanean hasi izan balira eratuta luketenaren berdina, data horretan metatutako funts indibidualaren kargura. Bere mesedetan ordaindutako Baja Mugatuko kuotak metatuz osatutako funts indibidualaren gainerako zenbatekoa, hilero eguneratuta une bakoitzean indarrean dagoen interes teknikoarekin, Enplegu Laguntzarako Funtsean sartuko da. LagunAro, EPSVn iraupen mugatuko mutualista gisa sartu zenetik kotizatutako aldia ondorio guztietarako konputatuko da kooperatiban baja hartuz gero legokiokeen Baja Mugatuaren prestazioa kalkulatzeko, Prestazio Erregelamendu honen IV. Kapituluan araututako baldintzetan.

Halaber, LagunAro, EPSVn iraupen mugatuko mutualista gisa sartu zenetik kotizatutako aldia konputatu egingo da baja hartuz gero kooperatibari aplikatu beharreko kofinantzaketa zehazteko, Prestazio Erregelamenduaren 122. artikuluan xedatutakoarekin bat eginda.

© LagunAro, EPSV
Jose Maria Arizmendiarrieta, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
943 790 100 Kontaktua eta kokapena
  • Lege oharra
  • Cookie politika
  • Pribatutasun politika
  • Web mapa
  • Barne informazio sistema

LagunAroko APPa

Deskargatu doan.