Batzar Nagusia 2024
Deialdia
- Eguna: 2024ko martxoaren 21a
- Ordua: 15:30 lehen deialdia eta 16:00 bigarrena
- Lekua: Kursaal, Donostia

- 2023ko martxoaren 28ko Batzar Nagusiko Akta onartzearen berri ematea, eta Batzar honetako Akta onartzeko mutualistak izendatzea.
- 2023ko ekitaldiko Gestio Memoria eta Urteko Kontuak eta 2024ko Gestio Plana aztertu eta onartzea, baita 2024.4.1 - 2025.3.31 aldirako Prestazio eta Kuoten proposamena ere.
- Estatutuak eta erregelamendua aldatzeko proposamenak.
- Kontseilu Errektorearen jakinarazpenak.
- 2023, 2024 eta 2025eko ekitaldietarako kontu-auditorearen izendapena berrestea.
- Kontseilu Errektoreko eta Zaintza Batzordeko kideak aukeratzea.
- Galde-eskeak.
Dokumentu honetan Estatutuak eta Erregelamendua aldatzeko proposamenak jasotzen dira, Kontseilu Errektoreak LagunAro, EPSVren hurrengo Batzar Nagusira eraman nahi dituenak, 2024ko martxoaren 21ean.
Estatututak eta Erregelamendua aldatzeko proposamena
2024ko Batzar Nagusia.
Dokumentu honek LagunAro, EPSV de Empleok datorren 2024ko martxoaren 21an Donostiako KURSAALean egingo duen Ohiko Batzar Nagusian aztertu eta onartzeko aurkeztuko diren erabakien proposamenak jasotzen dira.
Erabaki proposamena
2024ko Batzar Nagusia.
Batzarraren Emaitzak
Asistentzia
- Bertaratutako partizipeak: 555.
- Ordezkatutako partizipeak: 205.
- Guztiak: 760 (1.061 pertsona deituak).
2024/03/21eko Batzar Nagusian hartutako akordioak
Aldeko botoak | Kontrako botoak | Abstentzioak | |
---|---|---|---|
“José Félix Álvarez eta Urtzi Mezkorta izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera, 2024ko martxoaren 21eko Batzar Nagusi honetako akta irakurri eta onartu dezaten, hogeita hamar eguneko epearen barruan”. | 760 | 0 | 0 |
“Kontseilu Errektoreak Batzar Nagusiari aurkezten dizkion Gestio Memoria eta Txostena onartzea, 2023ko ekitaldian egindako gestioaren deskarguarekin”. | 760 | 0 | 0 |
“LagunAro, EPSVren Prestazio Erregelamenduko 20. eta 29. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Osasun Laguntzaren eta Aldi Baterako Ezintasunaren prestazioetan 2023ko ekitaldian ezarri beharreko Hobari eta Zigor hauek onartzea”. | 759 | 0 | 1 |
“Prestazio Erregelamenduko 84. d) artikuluan xedatutakoaren arabera, pentsio eredu berriari atxikitako mutualista aktiboek erretiro pentsiorako sortutako eskubideak % 2,9ko ehunekoarekin eguneratzea onartzea (3. Tarifa), baita eredu horretan sortu ahal izan diren pentsioetarako ere. Halaber, eguneratzeko ehuneko hori (% 2,9) edo horren %70 aplikatuko da (hau da, % 2,03), erretiroa hartzeko unean pentsiodun bakoitzak hartutako erabakiaren arabera, pentsioen eredu misto iragankorrean eragindako pentsioen kasuan (2. Tarifa). Eguneraketa hori 2024ko apirilaren 1etik aurrerako ondorioekin aplikatuko da”. |
759 | 0 | 1 |
“Kontseilu Errektoreak aurkezten dituen 2023ko ekitaldiko Urteko Kontuak onartzea, ekitaldiko Emaitza arrunta jasotzen dutenak, hornidura teknikoak estaltzeko beharrei erantzun ondoren, -172.755 mila eurorekin, Entitatearen Erreserben kontura”. | 760 | 0 | 0 |
“Estatutuetako eta erregelamenduetako aplikatu beharreko aginduen arabera, 2024ko Gestio Planean jasotako programak eta helburuak onartzea, baita Kontseilu Errektoreak 2024ko apirilaren 1etik 2025ko martxoaren 31ra bitarteko aldirako Prestazio eta Kuotetarako egindako proposamen hau ere”. | 760 | 0 | 0 |
Estatutuak ere Erregelamendua aldatzeko proposamenak | |||
1/5: LagunAroren kotizazio ereduaren hasierako egokitzapena. Estatutuen 22. artikuluaren egungo idazketari eragiten dio. “Estatutu Sozialen 22. artikuluaren aldaketa, Batzar Nagusi honetan onartua, 2024ko apirilaren 1ean jarriko da indarrean. Horrez gain, LagunAro, EPSVren Kotizazio Tarifarena baino aurrerakin maila handiagoa duten Kooperatiba bazkide babesleek ez dute beren pentsioen kotizazioa 22. artikulu horretan ezarritako irizpide berrira egokitzeko betebeharrik izango 2025eko apirilaren 1era arte”. |
756 | 3 | 1 |
2/5: Zurztasunaren estaldura pentsiodunen kolektibora zabaltzea. Prestazioen Erregelamenduko 86. eta 93. artikuluak idazketari eragiten dio. “Prestazioen Erregelamenduaren 86. eta 93. artikuluak aldatzea, 2024ko apirilaren 1ean indarrez jarriz. Hala ere, zurztasunaren estaldura pentsiodunen seme-alabetara zabaltzearen eragina 2022ko apirilaren 1etik 2024ko apirilaren 1era bitartean hildako pentsiodunen seme-alabengana hedatuko da, betiere Erregelamenduaren testuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte”. |
760 | 0 | 0 |
3/5: Sekuelen, Lan-Desgaikuntzaren eta Ezintasun Iraunkor Osoagatiko kalte-ordainaren estalduren kudeaketa eta egokitzapena berrantolatzea. Estatutuetako 72. artikuluaren idazketari eta 82.etik 85.era artikuluen ezabaketari eragiten die. Baita Prestazioen Erregelamenduko honako artikulu hauek ere: 21.etik 29.era eta 96.etik 107.era. Eta bi artikulu berri sortzea ere, 30.a eta 31.a. Baita Prestazioen Erregelamenduko honako artikulu hauek ere: 21.etik 29.era eta 96.etik 107.era. Eta bi artikulu berri sortzea ere, 30.a eta 31.a. |
759 | 0 | 1 |
4/5: Betetze Batzordea Kontseilu Errektorearen organo delegatu berri gisa sartzea. Estatutuen 72., 82., 83., 84. eta 85. artikulu egungo idazketari eragiten dio. |
760 | 0 | 0 |
5/5: “Desgaituak” terminoren ordez “Desgaitasuna duten pertsonak” jartzea. Estatutuen 13., 26. eta 76. artikuluen egungo idazketari eragiten dio. Baita Prestazioen Erregelamenduko 2., 7., 9., 11. eta 12. artikuluei ere. |
760 | 0 | 0 |
“LagunAro, EPSV de Empleo Preferenteko Kontseilu Errektoreari eskumena ematea, Batzar Nagusi honek onartutako aldaketekin bat eginda, Estatutu Sozialak eta Prestazioen Erregelamenduan dagokion idazketari ekin diezaion”. | 760 | 0 | 0 |
“Erabakitzen da LagunAro, EPSV de Empleo Preferenteko kontuen ikuskapena egiteko KPMG Auditores, S.L. ikuskapen sozietatea berristea –IFZ B-78510153 eta Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialeko S0702 inskripzio zenbakia- hiru urteko epealdirako, 2023., 2024. eta 2025. urteetako ekitaldien kontuen ikuskapenari dagokionez”. | 760 | 0 | 0 |
Aukeratutako hautagaitzak
Kontseilu Errektorea
- ALUSTIZA USANDIZAGA, José Antonio (Presidentea): 620 bozka alde.
- GALLASTEGUI MARTÍNEZ, Ainhoa (1. Komunitatea): 626 bozka alde.
- LARRAÑAGA OROZ, Andoni (2. Komunitatea): 620 bozka alde.
- MARTÍNEZ ANGULO, José Antonio (5. Komunitatea): 589 bozka alde.
- DOMÍNGUEZ USABIAGA, María Rosa (7. Komunitatea): 618 bozka alde.
- EIZAGUIRRE AZPURUA, Eneko (6. Komunitatea): 609 bozka alde.
Zaintza Batzordea
- IMAZ NAVARRO, Olatz (Titularra) y GALINO CALDERÓN, Sara (Ordezkoa): 622 y 624 bozka alde, hurrenez hurren.