Laugarren sekzioa: Inbertsio Batzordea
[Apirila 2016]87. artikulua. Egitekoak, osaera eta funtzionatzeko metodoa
Inbertsio Batzordearen funtzio edo egitekoa Kontseilu Errektoreari aholku ematea da Aurreikuspen Erakundearen inbertsio-politikak ezartzeko eta politika horiek inplementatzeko, betetzen direla ziurtatuz eta epe laburrerako jarduera-ildoak zehaztuz finantza-merkatuen bilakaeraren arabera.
Kontseilu Errektoreak erabakiko ditu Inbertsio Batzordearen osaera eta eginkizun eskuordetuak. Inbertsio Batzordeak berak finkatuko ditu bere funtzionamendu-arauak.