Organo delegatuak
[Apirila 2024]72. artikulua. Definizioa
Organo Delegatuak, mutualisten ordezkariek edo aholkulari teknikoek, edo bietakoek, osatzen dituztenak dira, beren funtzionamenduarekin Erakundearen martxa egokiagoari laguntzen diotelarik, betiere, Kontseilu Errektorearen eskuordetze edo delegazioz jardunez.
Geroago gehi litezkeen arren, oraingoz hauek izango dira Organo Delegatuak:
- Komunitate Mutualistak.
- Betetze Batzordea.
- Prestazio Batzordea.
- Inbertsio Batzordea.