Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte babeserako sistema
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES
  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
Lagunaro Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte
babeserako sistema

Hautatu hizkuntza

  • ES

  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa

  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

LagunAro, EPSV

  • Ezagutu LagunAro
    • Ezaugarri orokorrak
    • Finantzaketa
  • Inbertsio printzipioak
  • Erabaki organoak
    • Antolaketa egitura
    • Gobernantza korporatiboa
    • Batzarrak
      • Informazio orokorra
      • Batzar Nagusia 2026
      • Batzar Nagusia 2025
  • Erregulazioa eta kudeaketa
    • Barne erregulazioa
      • Araudia
      • Estatutu sozialak
        • Aurkibidea
        • I. Kapitulua: Arau orokorrak
        • II. Kapitulua: Bazkideak
        • III. Kapitulua: Prestazioak
        • IV. Kapitulua: Araubide ekonomikoa
        • V. Kapitulua: Gobernu organoak
        • VI. Kapitulua: Organo delegatuak
        • VII. Kapitulua: Diziplina-araubidea
        • VIII. Kapitulua: Elkartzea, berrasegurua, eraldaketa soziala, desegitea eta likidazioa
        • Xedapenak
      • Prestazioen erregelamendua
        • Aurkibidea
        • Aurretiko xedapena
        • I. Kapitulua: Xedapen orokorrak
        • II. Kapitulua: Banaketa prestazioak
        • III. Kapitulua: Kapitalizazio prestazioak
        • IV. Kapitulua: Iraupen mugatuko mutualistak
        • V. Kapitulua: Genero indarkeriaren biktima diren mutualistak
        • Xedapen iragankorrak
    • Kudeaketa txostenak
      • Kudeaketa txostenak
      • Memoriak
      • Auditoriak

Seigarren sekzioa: Jaiotza eta adingabearen zaintza

[Apirila 2026]

Hasi saioa

Atal hau zure gogokoenetan gehitzeko edo kentzeko, saioa hasi behar duzu.

Hasi saioa

Akatsa

Arazo bat egon da eta ezin izan da atala zure gogokoenetan gehitu edo kendu.

Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak

42. artikulua

Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioaren ondorioetarako, babestutako egoeratzat jotzen dira:

  • Jaiotza, zeinak erditzea eta haurraren zaintza barne hartzen baititu.
  • Adopzioa, adopzio helburuko zaintza eta familia harrera, sei urtetik beherakoena edo desgaitasunen bat duten sei urtetik gorako adingabeena, edo inguruabar eta esperientzia pertsonalengatik edo atzerritik etortzeagatik, gizarteratzeko eta familian sartzeko zailtasun bereziak dituztenena (zailtasun horiek behar bezala egiaztatu beharko dituzte gizarte zerbitzu eskudunek).

43. artikulua

Mutualistak prestazio hori jasotzeko eskubidea izango du LagunAro, EPSVn alta ematen den egunetik, eta prestazio horretarako LagunAro, EPSVn kotizatzen duen bitartean.

44. artikulua

Amatasun biologikoaren ondoriozko atsedenaldi kasuetan, atseden hartzeko eta prestazioa jasotzeko aldia hemeretzi astekoa izango da, bai ama biologikoarentzat, bai ama biologikoa ez den gurasoarentzat. Guraso bakarreko familien kasuan, guraso bakarra dagoenez, atseden hartzeko eta prestazioa jasotzeko aldia hogeita hamabi astekoa izango da.

Atseden hartzeko eta prestazioa jasotzeko aldia honela banatzen da:

  1. Erditu ondoko sei aste etenik gabekoak izango dira nahitaez, eta lanaldi osoan hartu beharko dira.
  2. Hamaika aste –hogeita bi, guraso bakarreko familien kasuan– mutualistaren nahierara banatu ahal izango dira, aste osoko aldietan, metatuta edo etenaldiak eginez, eta erditze ondoko nahitaezko sei aste jarraituak amaitzen direnetik semeak edo alabak hamabi hilabete betetzen dituen arte baliatuko dira. Hala ere, ama biologikoak erditzea aurreikusten den eguna baino lau aste lehenago ere erabili dezake.
  3. Bi aste –lau, guraso bakarreko familien kasuan– mutualistaren nahierara banatu ahal izango dira, aste osoko aldietan, metatuta edo etenaldiak eginez, semeak edo alabak zortzi urte bete art

Aurreko b) eta c) letretan xedatutako atsedenaldiak eta prestazioa jasotzeko aldiak lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko erregimenean hartu ahal izango dira, kooperatibaren eta mutualistaren arteko akordioa lortu ondoren

Semea edo alaba hiltzen bada, atsedena eta prestazioa jasotzeko aldia ez da murriztuko, salbu eta, nahitaezko sei asteak amaitutakoan, gurasoek lanpostura itzultzeko eskatzen badute.

Gurasoetako bat hiltzen bada, beste gurasoak hildako gurasoari dagokion atsedenaldia eta prestazioa osorik edo, hala badagokio, jasotzeko geratzen zaion zatia baliatu ahal izango du.

Erditzea goiztiarra bada eta, beste edozein arrazoirengatik, jaioberriak erditzearen ondoren ospitalean jarraitu behar badu, atseden hartzeko eta prestazioa jasotzeko aldia ospitale altaren egunetik aurrera has daiteke zenbatzen, ama biologikoak edo beste gurasoak hala eskatuz gero. Zenbaketa horretatik kanpo geratzen da, ama biologikoarentzat bakarrik, erditzearen ondorengo sei asteko nahitaezko atsedenaldia.

Haurra garaia baino lehen eta pisu gutxirekin jaiotzen bada, edo, arrazoi klinikoren bat dela-eta, jaioberriak zazpi egunetik gora ospitaleratuta egon behar badu, jaioberria ospitalean dagoen bezainbeste egunez luzatuko da atseden hartzeko eta prestazioa jasotzeko aldia, beste hamahiru astez gehienez ere.

Prestazio hori jasotzeko eskubidea soilik mutualistarena da, eta ezin zaio beste gurasoari eskualdatu.

Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ama biologiko terminoak trans haurdunak ere jasotzen ditu.

45. artikulua

Adopzio, adopzio helburuko zaintza eta harrera kasuetan, Erregelamendu honen 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, atsedenaldia eta prestazioa jasotzeko denbora hemeretzi astekoa izango da adoptatzaile, zaintzaile edo hartzaile bakoitzarentzat.

Guraso bakarreko familien kasuan, adoptatzaile, adopzio helburua duen zaintzaile edo harreragile bakarra dagoenez, atsedenaldia eta prestazioa jasotzeko epea hogeita hamabi astekoa izango da.
Atsedenaldia eta prestazioa jasotzeko epea honela banatzen da adoptatzaile, adopzio helburua duen zaintzaile edo harreragile bakoitzarentzat:

  1. Sei aste lanaldi osoan hartu beharko dira nahitaez eta etenik gabe, adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala eman edo adopzio helburuko zaintzari edo harrerari buruzko erabaki administratiboa eman eta berehala.
  2. Hamaika aste –hogeita bi, guraso bakarreko familien kasuan– mutualistaren nahierara banatu ahal izango dira, aste osoko aldietan, metatuta edo etenaldiak eginez, adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren edo adopzio helburuko zaintzari edo harrerari buruzko erabaki administratiboaren osteko hamabi hilabeteen barruan.
  3. Bi aste –lau, guraso bakarreko familien kasuan– mutualistaren nahierara banatu ahal izango dira, aste osoko aldietan, metatuta edo etenaldiak eginez, adingabeak zortzi urte bete arte.

Aurreko b) eta c) letretan xedatutako atsedenaldiak eta prestazioa jasotzeko aldiak lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko erregimenean hartu ahal izango dira, kooperatibaren eta mutualistaren arteko akordioa lortu ondoren.

Adingabea hiltzen bada, atsedenaldia eta prestazioa jasotzeko aldia ez da murriztuko, salbu eta, nahitaezko atsedenaldiko sei asteak amaitutakoan, lanpostura itzultzeko eskatzen bada.

Adoptatzaile, adopzio helburua duen zaintzaile edo harreragileetako bat hiltzen bada, beste pertsonak hildako pertsonari dagokion atsedenaldia eta prestazioa osorik edo, hala badagokio, jasotzeko geratzen zaion zatia baliatu ahal izango du.

Nazioarteko adopzio kasuetan, gurasoek adoptatutako haurraren jatorrizko herrialdera aldez aurretik joan behar dutenean, atsedenaldia eta prestazioa jasotzea adopzioa eratzen duen ebazpena eman baino lau aste lehenago has daiteke.

Prestazio hori jasotzeko eskubidea soilik mutualistarena da, eta ezin zaio beste adoptatzaileari, adopzio helburua duen zaintzaileari edo harreragileari eskualdatu.

46. artikulua

Baldin eta semeak edo alabak desgaitasunen bat badu (jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko zaintza edo harrera kasuetan), atseden hartzeko eta prestazioa jasotzeko aldia beste bi astez luzatuko da, guraso, adoptatzaile, adopzio helburuko zaintzaile edo harreragile bakoitzarentzat bat.

Luzapen bera egingo da jaiotza, adopzio, adopzio helburuko zaintza edo harrera anizkoitzaren kasuan, lehenengoaren ondorengo seme edo alaba bakoitzeko.

Guraso bakarra badago, bi guraso dituzten familietarako artikulu honetan aurreikusitako luzapen osoak baliatu ahal izango ditu.

47. artikulua

Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa egoera hauetan iraungiko da:

  1. 44., 45. eta 46. artikuluetan ezarritako epeak igarotzean.
  2. Mutualista 44., 45. eta 46. artikuluetan ezarritako gehieneko epeak bete aurretik bere borondatez lanera itzultzean.
  3. Mutualistak Baliaezintasun Handiko, Ezintasun Iraunkor Absolutuko, Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatuko edo Erretiroko prestazioak eskuratzean.
  4. Mutualista hiltzean.
  5. Mutualistak iruzurra egitean prestazioa lortzeko, eta baita prestazioaz baliatzen den aldian zehar bere kontura edo besteren kontura lan egitean ere.

Prestazioaren zenbatekoa eta kuotaren kalkulua

48. artikulua

Prestazio ekonomikoa Gizarte Segurantzak aitortzen duen egunean sortuko da, eta aurreko artikuluan ezarritako iraungitze kausengatik bukatuko da.

Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko diru kopurua arrazoi beragatik Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen zenbatekoen beharrezko osagarria izango da, azken sei hilabeteetako batez besteko kotizazio indizearen hileko Kontsumo Aurrerakinaren %100era iristeraino, gehi batez besteko indize horren Hornidura Aurrerakinaren %100, eta dagokion ordainketa osorik zenbatuko da, estaldura aldiaren arabera.

Azken sei hilabeteetakoren batean ezin izan bada kotizatu, aurreko paragrafoan adierazitako batez besteko indizeak aipatutako sei hilabeteko aldiaren barruan egiazki kotizatutako hilabeteen erreferentzia izango du.

49. artikulua

Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa finantzatzeko oinarrizko kuota partziala, mutualista bakoitzaren kotizazio indizearen kontsumo aurrerakinarekiko proportzionala dena, hau izango da: dagokion ekitaldirako kalkulatutako gastuaren eta mutualistek aldi horretan jasoko dituzten kontsumo aurrerakin guztien arteko zatiketatik ateratzen den ehunekoa.

Kuota hori prestaziorako kotizatzen ari diren mutualista guztiek ordainduko dute, bakoitzari dagokion kontsumo aurrerakinaren arabera, bakoitzaren dagokion kotizazio indizearen arabera.

Kuota hori kalkulatzeko alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  1. Hurrengo ekitaldian ordainduko diren lan aurrerakinen maila.
  2. Prestazioan aurreikusitako gastua.
  3. Aurreko ekitaldian gerta zitezkeen desbiderapenak.
© LagunAro, EPSV
Jose Maria Arizmendiarrieta, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
943 790 100 Kontaktua eta kokapena
  • Lege oharra
  • Cookie politika
  • Pribatutasun ataria
  • Web mapa
  • Barne informazio sistema

LagunAroko APPa

Deskargatu doan.