Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte babeserako sistema
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES
  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
Lagunaro Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte
babeserako sistema

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES

  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa

  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

LagunAro, EPSV

  • Ezagutu LagunAro
    • Ezaugarri orokorrak
    • Finantzaketa
  • Inbertsio printzipioak
  • Erabaki organoak
    • Antolaketa egitura
    • Gobernantza korporatiboa
    • Batzarrak
      • Informazio orokorra
      • Batzar Nagusia 2025
      • Batzar Nagusia 2024
  • Erregulazioa eta kudeaketa
    • Barne erregulazioa
      • Araudia
      • Estatutu sozialak
        • Aurkibidea
        • I. Kapitulua: Arau orokorrak
        • II. Kapitulua: Bazkideak
        • III. Kapitulua: Prestazioak
        • IV. Kapitulua: Araubide ekonomikoa
        • V. Kapitulua: Gobernu organoak
        • VI. Kapitulua: Organo delegatuak
        • VII. Kapitulua: Diziplina-araubidea
        • VIII. Kapitulua: Elkartzea, berrasegurua, eraldaketa soziala, desegitea eta likidazioa
        • Xedapenak
      • Prestazioen erregelamendua
        • Aurkibidea
        • Aurretiko xedapena
        • I. Kapitulua: Xedapen orokorrak
        • II. Kapitulua: Banaketa prestazioak
        • III. Kapitulua: Kapitalizazio prestazioak
        • IV. Kapitulua: Iraupen mugatuko mutualistak
        • V. Kapitulua: Genero indarkeriaren biktima diren mutualistak
        • Xedapen iragankorrak
    • Kudeaketa txostenak
      • Kudeaketa txostenak
      • Memoriak
      • Auditoriak

Hirugarren sekzioa: Ezintasun Iraunkorra

[Apirila 2025]

Hasi saioa

Atal hau zure gogokoenetan gehitzeko edo kentzeko, saioa hasi behar duzu.

Hasi saioa

Akatsa

Arazo bat egon da eta ezin izan da atala zure gogokoenetan gehitu edo kendu.

Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak

98. artikulua

Ezintasun Iraunkorreko prestazioak mutualistari diru kopuru bat ematea esan nahi du, jarraiko artikuluetan aipatutako egoera horietakoren baten ondorioz lan aurrerakinak guztiz edo zati batean galtzeagatik, eta betiere prestazioa eragiten duten egoera horiek LagunAro, EPSVn alta hartu eta gero eragiten badira.

Ezintasun Iraunkor Absolutu edo Baliaezintasun Handiko prestaziorako eskubidea eragiteko beharrezkoa izango da Gizarte Segurantzari egindako eskariak, baita gero dagokion organo administratibo edo judizialaren aurrean aurkez litezkeen erreklamazio edo helegiteak ere LagunAro, EPSVren bitartez bideratzea, eta, organo judizialetara jotzen bada, LagunAro, EPSV eta Kooperatiba bazkide babeslea auzitara deitzea.

LagunAro, EPSVk aurkezten zaizkion Ezintasun Iraunkorreko eskari guztiak bideratu egingo ditu.

Edozein mailatako Ezintasun Iraunkorreko kasuetan, hirugarrengoek erantzukizun zibil edo penalak dituzten egoeretan sortu badira, inguruabar hau gabe mutualistak Ezintasun Iraunkorretik jasoko lukeen prestazioaren eta benetan jasotako kalte ordain global edo konkretuen arteko desberdintasunera bakarrik mugatuko da LagunAro, EPSVren estaldura.

99. artikulua

Hauek izango dira Ezintasun Iraunkorreko egoerak:

  1. Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatukoak, LagunArto, EPSVn eskatu eta hurrengo hilaren lehen egunetik hasita.
  2. Ezintasun Iraunkor Absolutukoak edo Baliaezintasun Handikoak, erakunde ofizial eskudunak aitortzen dituenetik aurrera.

100. artikulua

Ezintasun Iraunkorrak honako maila hauek izan ditzake:

  1. Desgaitasun Iraunkor Oso eta Kualifikatua: 55 urte baino gehiagoko mutualista, LagunAro, EPSVri kotizatzen gutxienez 10 urte daramatzana, eta eskumena duen erakunde ofizialak, behin betiko ebazpen edo epai irmoz, Ezintasun Iraunkor Osoan (EIO) deklaratuta egonik, lan egiteari utzi diona.
  2. Ezintasun Iraunkor Absolutua: agindutako tratamendua bete eta medikuek senda agiria eman ondoren, murriztapen anatomiko edo funtzional larriak dituen mutualistaren egoera, murriztapen horiek objektiboki zehaztu daitezkeenak eta, segur aski behin betiko izanik, lan gaitasuna kentzen diotenak baldin ba dira. Ez da kalifikazio horretarako eragozpen izango baliaezintasuna duenak lan gaitasuna berreskuratzeko aukera, aukera hori medikoki ziurra ez bada edota oso epe luzera gerta badaiteke.
  3. Baliaezintasun Handia: Ezintasun Iraunkor Absolutua izanik, bizitzako oinarrizko ekintzak –janztea, ibiltzea, jatea edo antzekoak–egiteko beste pertsona baten laguntza behar duen mutualistaren egoera.

101. artikulua

Prestazio honetarako eskubidea izango dute, eta horrenbestez, onuradunak izango dira honako egoera hauetan dauden mutualistak:

  1. Ezintasun Iraunkor Absoluturako eta Baliaezintasun Handirako: aktiboan daudenak, edo Aldi baterako Ezintasun, Haurdunaldiko Arrisku, Berezko Edoskitzaroko Arrisku, Jaiotza eta adingabearen zaintza, Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zainketa, Aurre-erretiro, Langabezia, edo Kooperatiba bazkide babeslean Aldi baterako lan utzialdi edo eszedentzian daudenak, LagunAro, EPSVri kotizatzeari utzi gabe, baita Estatutu Sozialen 37. artikuluaren bigarren paragrafoan jasotako kotizazio modalitateaz baliatzen den taldea ere, betiere Ezintasun Iraunkorraren modalitate hauengatik kotizazioa mantendu bada.
  2. Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikaturako (DIOK): aktiboan, Aldi baterako Ezintasunean, Haurdunaldiko Arriskuan, Berezko Edoskitzaroko Arriskuan, Jaiotza eta adingabearen zaintzan, Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zainketan, Langabezian edo Aurre-erretiroan daudenak.
    DIOKean sartzeko baldintza izango da mutualistak Gizarte Segurantzan Ezintasun Iraunkor Osoko (EIO) pentsioa kobratzea aukeratzea, Gizarte Segurantzan bertan aurreikusitako indemnizazioaren modalitateari uko eginez.
    Aurre-erretiroaren kasu zehatzean, DIOKean sartzeko baldintza da azkenean erakunde ofizial eskumendunak aitortutako EIOa Aurre-erretiroan sartu baino lehenago hasi izana, LagunAro, EPSVren bitartez, edo ofizioz, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren beraren bitartez.
    Halaber, 61 urte bete eta gero, DIOKean sartzeko baldintza da erakunde ofizial eskumendunak EIOa aitortu zuenetik 6 hilabete baino gehiago igaro ez izana.
    Euren Kooperatiba bazkide babeslean aldi baterako eszedentzian dauden mutualistek, LagunAro, EPSVko Estatutu Sozialetako 36.2 artikuluan aurreikusitako kotizazio modalitatera atxikita badaude, DIOKaren kausatzailearen izaera daukate, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte, baina ez dira horren onuradun izango eszedentzi egoeran dauden bitartean.

102. artikulua

Mutualistak prestazio hori jasotzeko eskubidea izango du LagunAro, EPSVn alta ematen den egunetik aurrera.

103. artikulua

Ezintasun Iraunkorreko prestazioa arrazoi hauengatik iraungiko da:

  1. Heriotza.
  2. Gizarte Segurantzan Ezintasun Iraunkorreko pentsiodun izateari uzteagatik.

Prestazioaren zenbatekoa eta kuotaren kalkulua

104. artikulua

Ezintasun Iraunkorrerako prestaziorako Kotizazio Oinarria mutualista bakoitzari dagokiona izango da Estatutu Sozialetako 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

105. artikulua

Ezintasun Iraunkorraren kuota dagokion irizpen aktuarialetik ateratzen den ehunekoa izango da. Ehuneko hori, hala balegokio legeak eskatutako epeetan ez ezik, aldian behin ere berrikusiko da, berori finkatzeko azterketa aktuarialean kontuan hartutako oinarri teknikoen bilakaerara egokitzeko.

106. artikulua

Ezintasun Iraunkorreko prestazioaren Oinarri Arautzailea (DIOK, Ezintasun Iraunkor Absolutu eta Baliaezintasun Handi graduetan), gertaera eragilearen aurreko hirurogei hilabeteetako Kotizazio Oinarri eguneratuen batez bestekoa, edo kotizatutako hilabeteetakoena aldi hori osatzen ez badu, Ezintasun Iraunkor Absolutuan eta Baliaezintasun Handian.

Eguneratzea Kotizazio Tarifaren azken urteko berrikuspena baino lehenagoko aldien Kotizazio Oinarriei soilik aplikatuko zaie, eta, aurreko Tarifak indarrean izan diren urtealdi bakoitzerako, ekitaldi horietan pentsio eskubideei aplikaturiko eguneratzea aplikatuko da, Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.

107. artikulua

Ezintasun Iraunkorreko gradu desberdinen biziarteko pentsioa kalkulatzeko (Desgaitasun Iraunkor Oso eta Kualifikatua –DIOK–, Ezintasun Iraunkor Absolutua EIA– eta Baliaezintasun Handia –BH–), oreka eta neutraltasun aktuarialeko printzipioetan oinarrituta, kontuan hartuko dira 65 urtera arte jaso beharreko Ezintasun Iraunkorreko pentsio teorikoa (Oinarri Erregulatzailearen %85, %100 edo %150, hamabi hilekori dagokiena, kontuan hartuta DIOK, EIA edo BH den) eta 65 urtetik aurrera legokiokeen erretiroko pentsioa, adin horretara arte erretirorako kotizatzen jarraitu bada, egitate kausatzailearen unean dagoen indizearen arabera, salbu eta indize hori aurreko hirurogei hilabeteetako batez besteko indizea baino txikiagoa bada, egoera horretan azken hori hartuko baita kontuan.

Gizarte Segurantzako Ezintasun Iraunkorraren maila aldatzen bada, eta LagunAro, EPSVko Ezintasun Iraunkorreko pentsio bat jasotzen jarraitzeko eskubidea mantentzen bada, une horretatik aurrera LagunAro, EPSVtik jaso beharreko pentsio berria birkalkulatuko da, esleitutako Ezintasun Iraunkorraren maila berriari erreparatuta.

Gizarte Segurantzako Ezintasun Iraunkorraren maila aldatzen edo galtzen bada, LagunAro, EPSVko Ezintasun Iraunkorreko pentsio bat izateko baldintzak betetzen ez badira, pentsio hori jasotzeari uzteaz gain, birkalkulatu egingo da 65 urterekin erretiroko pentsioa jasotzeko eskubidea.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako birkalkuluek oreka eta neutraltasun aktuarialeko irizpideei baino ez diete erantzuten, une bakoitzean indarrean dauden oinarri teknikoen arabera.

108. artikulua

Ezintasun Iraunkorreko pentsioak, DIOK, Ezintasun Absolutu eta Baliaezintasun Handiaren mailetan, urtero eguneratuko dira, Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.

© LagunAro, EPSV
Jose Maria Arizmendiarrieta, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
943 790 100 Kontaktua eta kokapena
  • Lege oharra
  • Cookie politika
  • Pribatutasun politika
  • Web mapa
  • Barne informazio sistema

LagunAroko APPa

Deskargatu doan.