Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte babeserako sistema
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES
  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
Lagunaro Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte
babeserako sistema

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES

  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa

  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

LagunAro, EPSV

  • Ezagutu LagunAro
    • Ezaugarri orokorrak
    • Finantzaketa
  • Inbertsio printzipioak
  • Erabaki organoak
    • Antolaketa egitura
    • Gobernantza korporatiboa
    • Batzarrak
      • Informazio orokorra
      • Batzar Nagusia 2025
      • Batzar Nagusia 2024
  • Erregulazioa eta kudeaketa
    • Barne erregulazioa
      • Araudia
      • Estatutu sozialak
        • Aurkibidea
        • I. Kapitulua: Arau orokorrak
        • II. Kapitulua: Bazkideak
        • III. Kapitulua: Prestazioak
        • IV. Kapitulua: Araubide ekonomikoa
        • V. Kapitulua: Gobernu organoak
        • VI. Kapitulua: Organo delegatuak
        • VII. Kapitulua: Diziplina-araubidea
        • VIII. Kapitulua: Elkartzea, berrasegurua, eraldaketa soziala, desegitea eta likidazioa
        • Xedapenak
      • Prestazioen erregelamendua
        • Aurkibidea
        • Aurretiko xedapena
        • I. Kapitulua: Xedapen orokorrak
        • II. Kapitulua: Banaketa prestazioak
        • III. Kapitulua: Kapitalizazio prestazioak
        • IV. Kapitulua: Iraupen mugatuko mutualistak
        • V. Kapitulua: Genero indarkeriaren biktima diren mutualistak
        • Xedapen iragankorrak
    • Kudeaketa txostenak
      • Kudeaketa txostenak
      • Memoriak
      • Auditoriak

Laugarren sekzioa: Etenaldiko mutualista

[Apirila 2024]

Hasi saioa

Atal hau zure gogokoenetan gehitzeko edo kentzeko, saioa hasi behar duzu.

Hasi saioa

Akatsa

Arazo bat egon da eta ezin izan da atala zure gogokoenetan gehitu edo kendu.

Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak

109. artikulua

Erretirorako kotizatzeari uzten dioten eta LagunAro, EPSVko Erretiro Aurreratuko prestazioaz baliatu ezin diren mutualistak etenaldiko mutualista bihurtuko dira, eta egoera horretarako Erregelamenduan araututako prestazioetarako eskubidea izango dute. Mutualistak ezingo dira etenaldiko mutualistaren figuran sartu baldin eta LagunAro, EPSVko Ezintasun Iraunkorreko pentsioa eragin badute, Desgaitasun Iraunkor Oso Kualifikatu, Ezintasun Iraunkor Absolutu edo Baliaezintasun Handiko mailetan, edo mutualistak hil badira.

110. artikulua

Etenaldiko mutualistari hasierako berme kapital baterako eskubidea egokituko zaio, eta hori erretiro pentsioaren eskubide metatuari esleitutako balioak zehaztu ohi du, prestazio honetarako kotizazioa uzten duen unekoa, helburu horietarako ezarritako hipotesi aktuarialen arabera.

Behin hasierako berme kapitala eskuratutakoan, kapitala eguneratzeko, kapitalizazio sistemak finantzatutako prestazioei lotutako aktiboak inbertitzearen ondorioz lortzen den errendimendu tasa garbia hartuko da kontuan.

Etenaldian egon eta kooperatiba bazkide babesleetako kide izateari behin betiko utzi dioten mutualistek beren eskubide ekonomikoak (mobilizazioa egin nahi den egunera arte metatutako berme kapitala) enpleguko beste aurreikuspen plan batera edo, bestela, lehentasunezko beste aurreikuspen plan batera mobilizatu ahal izango dituzte oso-osorik kooperatiban behin betiko baja eman eta bi urtera, baina horretarako eskaera idatziz egin beharko dute.

Mobilizazioa gertatuko balitz, etenaldiko mutualistak mutualista izateari utziko dio eta, horren arabera, erakundean berriro sartuko balitz, kotizazioko aldez aurretiko aldiak aitortzeko eskubide oro galduko du prestazio guztietarako.

111. artikulua

Etenaldiko mutualistak eskubidea izango du berezko prestazioa jasotzeko baldin eta lanari utzita badago eta 60 urte beteta baditu edo, bestela, Ezintasun Iraunkor Absolutua, Baliaezintasun Handia edo Ezintasun Iraunkor Oso Kualifikatua onartzen zaiola dioen epai irmoa edo behin betiko ebazpena egiaztatzen badu. Etenaldiko mutualistak aipatu prestazioa eskatu egin beharko du.

Une horretan, etenaldiko mutualistak aukeratu egin behar du:

a. Ordainketa bakarra:

Erakundeak etenaldiko mutualistari aldi bakarrean ordainduko dio eskaeraren datara arte pilatutako bermearen kapitala.

Horrek etenaldiko mutualistaren eta LagunAro, EPSVren arteko harremana behin betikoz iraungitzea ekarriko du.

b. Aldizkako errenta:

Hauek dira errenta horren ezaugarriak:

  • Urtean 12 aldiz ordainduko da amaitutako hilabetean.
  • Iraupena etenaldiko mutualistak zehaztuko du.
  • Hasierako zenbatekoa honako hauek baldintzatuko dute: eskaeraren datara arte pilatutako bermearen kapitalak, errentaren iraupenak eta une horretan ezarritako interes tasak.
  • Interes tasa Aldi Baterako Errentaren modalitatea aukeratu duen unean indarrean dagoen interes teknikoari errentaren iraupenaren mende egongo den koefizientea aplikatzearen ondoriozkoa izango da, hurrengo eskalaren arabera:
    Iraupena, guztiraKoefizientea
    60 hilabete edo gutxiago %80
    61 eta 120 hilabete artean %75
    121 hilabete edo gehiago %70

Ondoriozko tasa interes tasa gisa aplikatuko da prestazioaren iraupen osorako.

Eraginkortasun irizpideak direla eta, Kontseilu Errektoreak hileroko aldi baterako ondoriozko errentarako gutxieneko zenbatekoa eta aukera hori eskuratu ahal izateko pilatutako gutxieneko kapitala ezarri ahal izango ditu. Hori dela eta, azken kasu horretan, gutxienekora iritsi ezean, ordainketa bakarra egiteko edo beste aurreikuspen plan batera mobilizatzeko eskubidea izango du.

112. artikulua

Aldi baterako errenta amaitzeen denean behin betiko bukatuko da etenaldiko mutualistaren eta LagunAro, EPSVren arteko harremana, arrazoi hauek tarteko:

  • Kontsumoa: Prestazioa osorik jaso da.
  • Kontsumitu baino lehenagoko heriotza: Etenaldiko mutualista hiltzen denean jaso gabe dagoen kapitala ordainketa bakarraren bidez likidatuko zaie onuradunei.
    Horri lotuta, etenaldiko mutualistak izendatuko pertsonak izango dira onuradunak eta, horiek zehaztu gabe daudenean, ezkontidea, izatezko bikotea, umezurtzak eta oinordekoak, lehentasun ordena horren arabera.
  • Kontsumitu baino lehenagoko likidazioa: Errenta jasotzen hasten denean, etenaldiko mutualistak jaso gabe duen kapitala aldez aurretik likidatzeko eskatu ahal izango du. Likidazioa ordainketa bakarrean egingo da, eta horrek prestazioaren amaiera ekarriko du. Era berean, jaso gabe duen kapitala lehentasunezko beste aurreikuspen plan batera mobilizatzeko eskatu ahal izango du, horren guztizko zenbatekoarekin.

113. artikulua

Etenaldiko mutualista Erregelamendu honetako 111. artikuluan araututako prestazio eskaeraren aurretik hiltzen bada, etenaldiko mutualistak berak izendatutako onuradunak ordainketa bakar moduan jasoko du, edo beste aurreikuspen plan batera mugitu, hura hil arte metatutako berme kapitala.

Onuradunik izendatu ez bada, ezkontideak, izatezko bikoteak, umezurtzek eta oinordekoek izango dute ordainketa bakarra jasotzeko eskubidea, aipatutako hurrenkera horretan.

Berme kapitalaren ordainketa bakar hau jasotzeko eskubiderik ez da izango, etenaldiko mutualistak alarguntasun prestazioa eragiten badu LagunAro, EPSVn.

114. artikulua

Etenaldiko mutualista berriro hasten bada kotizatzen LagunAro, EPSVko Erretiro prestaziorako, Erretiroko eskubide bat aitortuko zaio ordu arte metaturiko berme kapitalaren arabera, eta horretarako baja kasuan hasierako berme kapitala kalkulatzeko une horretan indarrean dauden hipotesi aktuarial berberak aplikatuko dira.

© LagunAro, EPSV
Jose Maria Arizmendiarrieta, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
943 790 100 Kontaktua eta kokapena
  • Lege oharra
  • Cookie politika
  • Pribatutasun politika
  • Web mapa
  • Barne informazio sistema

LagunAroko APPa

Deskargatu doan.