Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte babeserako sistema
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES
  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
Lagunaro Bazkide kooperatibistentzat
sortutako gizarte
babeserako sistema

Partikularrak

Saioa hasi

Oraindik ez duzu pasahitzik? Alta emateko minutu bakar bat beharko duzu.

Alta eman Ikusi abantailak

Kooperatibak eta Hornitzaileak

Saioa hasi

Kooperatibako edo Prestazio Medikoen Fakturazioko Kudeatzaile moduan sartzeko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan eta nola egin adieraziko dizugu.

Hautatu hizkuntza

  • ES

  • Nor gara?
    • Ezagutu gaitzazu
    • Balioak
    • Historia
    • Zifratan
    • Jasangarritasuna
  • LagunAro, EPSV
    • Ezagutu LagunAro
    • Inbertsio printzipioak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa
  • Prestazioak
    • LagunAro prestazioak
    • Aldi baterako ezintasuna
    • Enplegu laguntza
    • Familia prestazioak
    • Genero indarkeria
    • Osasun laguntza
    • Pentsioak
  • Arogestion, EPSV
    • Ezagutu Arogestion
    • Aurreikuspen planak
    • Erabaki organoak
    • Erregulazioa eta kudeaketa

  • Albisteak
  • Kontaktua
  • FAQS
  • Batu LagunArora

LagunAro, EPSV

  • Ezagutu LagunAro
    • Ezaugarri orokorrak
    • Finantzaketa
  • Inbertsio printzipioak
  • Erabaki organoak
    • Antolaketa egitura
    • Gobernantza korporatiboa
    • Batzarrak
      • Informazio orokorra
      • Batzar Nagusia 2025
      • Batzar Nagusia 2024
  • Erregulazioa eta kudeaketa
    • Barne erregulazioa
      • Araudia
      • Estatutu sozialak
        • Aurkibidea
        • I. Kapitulua: Arau orokorrak
        • II. Kapitulua: Bazkideak
        • III. Kapitulua: Prestazioak
        • IV. Kapitulua: Araubide ekonomikoa
        • V. Kapitulua: Gobernu organoak
        • VI. Kapitulua: Organo delegatuak
        • VII. Kapitulua: Diziplina-araubidea
        • VIII. Kapitulua: Elkartzea, berrasegurua, eraldaketa soziala, desegitea eta likidazioa
        • Xedapenak
      • Prestazioen erregelamendua
        • Aurkibidea
        • Aurretiko xedapena
        • I. Kapitulua: Xedapen orokorrak
        • II. Kapitulua: Banaketa prestazioak
        • III. Kapitulua: Kapitalizazio prestazioak
        • IV. Kapitulua: Iraupen mugatuko mutualistak
        • V. Kapitulua: Genero indarkeriaren biktima diren mutualistak
        • Xedapen iragankorrak
    • Kudeaketa txostenak
      • Kudeaketa txostenak
      • Memoriak
      • Auditoriak

Lehen sekzioa: Erretiroa

[Apirila 2024]

Hasi saioa

Atal hau zure gogokoenetan gehitzeko edo kentzeko, saioa hasi behar duzu.

Hasi saioa

Akatsa

Arazo bat egon da eta ezin izan da atala zure gogokoenetan gehitu edo kendu.

Prestazioaren definizioa eta ezaugarriak

78. artikulua

Erretiroko prestazioak, hil arteko pentsioa jasotzeko eskubidea emango dio mutualistari, betiere bere adinagatik lan egiteari uzten dionean, edo lan egiteari utzi eta kotizatzen jarraituz, gutxienez 60 urte izan eta horrela eskatzen badu.

79. artikulua

Prestazio honetarako eskubidea eragingo dute eta onuradun izango dira hala nahi duten mutualistak, 65 urte bete —edota, salbuespen gisa, 60 urte, Erretiro Aurreratuaren kasuan— eta erretiroa hartzerakoan honako egoera hauetan baldin badaude:

  1. Aktiboan, Aldi baterako Ezintasunean, Berezko Edoskitzaroko Arriskuan, Jaiotza eta adingabearen zaintzan, Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeen zainketan, Langabezian edo Aurre-erretiroan.
  2. Ezintasun Iraunkorreko egoeran, dagokion Erakunde Administratibo edo Judizialak hori onartua izan ala ez.
  3. Aldi baterako lan utzialdi edo eszedentzian bere Kooperatiba bazkide babeslean, baina LagunAro, EPSVri kotizatzeari utzi gabe.
  4. Estatutu Sozialetako 37. artikuluaren bigarren paragrafoan aipaturiko egoeran dauden mutualistak.
  5. Seme-alabak edo senideak zaintzeko legez babestuta dagoen eszedentzia egoeran.

80. artikulua

Prestazio honetarako eskubidea izateko, mutualistak LagunAro, EPSVn kotizatu behar izango du prestazio honetarako, gutxienez erretiro dataren aurre-aurreko hamabi hilabeteetan (ondorio hauetarako ez da zenbatuko eszedentzia babestuaren denboraldia, aurreko artikuluko e) atalean jasoa); kobratzen, berriz, hurrengo hilabetearen lehen egunetik has daiteke.

LagunAro, EPSVko Kontseilu Errektoreak baldintza hori salbuetsi dezake, mutualistak eta kooperatiba bazkide babesleak elkarrekin aurretiaz eskatu eta gero, eszedentzia edo egoera parekide baten ondoren derrigor berriro hasteko akordioa badago.

Eskubidearen iraungipena heriotza kasuan bakarrik gertatuko da, eta etenda geldituko da Gizarte Segurantzari kotizatu beharra dakarren lanen batean hasten bada pentsioduna.

Prestazioaren zenbatekoa eta kuotaren kalkulua

81. artikulua

Erretiroko prestaziorako Kotizazio Oinarria mutualista bakoitzari dagokiona izango da, Estatutu Sozialetako 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

82. artikulua

Erretiroko prestazioa finantzatzeko oinarrizko kuota partziala, irizpen aktuarialaren arabera Batzar Nagusiak onartuko duen ehunekoa izango da, Batzarrean bertan finkatuko den aldirako, eta aurreko artikuluan zehazturiko Kotizazio Oinarriari aplikatuko zaio. Ehuneko hori, hala balegokio legeak eskatutako epeetan ez ezik, aldian behin ere berrikusiko da, berori finkatzeko azterketa aktuarialean kontuan hartutako oinarri teknikoen bilakaerara egokitzeko.

83. artikulua

Erretiro pentsioa urtean hamabi aldiz ordainduko da, hila amaitu eta gero, eta lan bizitzan zehar egindako kotizazioek sortutako eskubideen metaketaren emaitza izango da.

Kotizazio bakoitzak hileko pentsio bat sortzeko eskubidea emango du, 65 urtetik aurrera jasotzeko, eta urtero eguneratuko da Prestazioen Erregelamendu honen 86. artikuluan araututakoaren arabera.

Etorkizuneko kotizazioengatik aplikatu beharreko pentsioaren sortzapenaren ehunekoa gutxituz joango da mutualistaren adina handiagoa den heinean, eta urtero erabakiko da Batzar Nagusian, Kontseilu Errektoreak proposatuta, une oro indarrean dauden hipotesi aktuarialen arabera.

Erretiroduna Baliaezintasun Handitik badator, ateratzen den pentsioa %50 handituko da.

84. artikulua

a. Erretiro Aurreratuari dagokionez, mutualistak erretiroa hartzean duen adinaren arabera, murrizketa bat aplikatuko da (hil oso bakoitzeko) aurreko artikuluen arabera lortzen den zenbatekoarekiko, taula honetan oinarrituta:

Erretiro aurreratua hartzean duen adinaAplikatu beharreko pentsioa (%)
64 urte eta 11 hilabete %99,53
64 urte eta 10 hilabete %99,07
64 urte eta 9 hilabete %98,60
64 urte eta 8 hilabete %98,13
64 urte eta 7 hilabete %97,67
64 urte eta 6 hilabete %97,20
64 urte eta 5 hilabete %96,73
64 urte eta 4 hilabete %96,27
64 urte eta 3 hilabete %95,80
64 urte eta 2 hilabete %95,33
64 urte eta 1 hilabete %94,87
64 urte %94,40
63 urte eta 11 hilabete %93,97
63 urte eta 10 hilabete %93,53
63 urte eta 9 hilabete %93,10
63 urte eta 8 hilabete %92,67
63 urte eta 7 hilabete %92,23
63 urte eta 6 hilabete %91,80
63 urte eta 5 hilabete %91,37
63 urte eta 4 hilabete %90,93
63 urte eta 3 hilabete %90,50
63 urte eta 2 hilabete %90,07
63 urte eta 1 hilabete %89,63
63 urte %89,20
62 urte eta 11 hilabete %88,80
62 urte eta 10 hilabete %88,40
62 urte eta 9 hilabete %88,00
62 urte eta 8 hilabete %87,60
62 urte eta 7 hilabete %87,20
62 urte eta 6 hilabete %86,80
62 urte eta 5 hilabete %86,40
62 urte eta 4 hilabete %86,00
62 urte eta 3 hilabete %85,60
62 urte eta 2 hilabete %85,20
62 urte eta 1 hilabete %84,80
62 urte %84,40
61 urte eta 11 hilabete %84,03
61 urte eta 10 hilabete %83,67
61 urte eta 9 hilabete %83,30
61 urte eta 8 hilabete %82,93
61 urte eta 7 hilabete %82,57
61 urte eta 6 hilabete %82,20
61 urte eta 5 hilabete %81,83
61 urte eta 4 hilabete %81,47
61 urte eta 3 hilabete %81,10
61 urte eta 2 hilabete %80,73
61 urte eta 1 hilabete %80,37
61 urte %80,00
60 urte eta 11 hilabete %79,67
60 urte eta 10 hilabete %79,33
60 urte eta 9 hilabete %79,00
60 urte eta 8 hilabete %78,67
60 urte eta 7 hilabete %78,33
60 urte eta 6 hilabete %78,00
60 urte eta 5 hilabete %77,67
60 urte eta 4 hilabete %77,33
60 urte eta 3 hilabete %77,00
60 urte eta 2 hilabete %76,67
60 urte eta 1 hilabete %76,33
60 urte %76,00

b. Behin hasi ondoren, erretiro aurreratuko pentsioaren ordainketa eteten bada, 80. artikuluan araututakoaren ondorioz, berriro kobratzen hasten denean jaso beharreko pentsioaren zenbatekoa irizpide hauen arabera zehaztuko da:

  • Abiapuntua etenaldia hasi zen unean zegoen erretiro aurreratuko pentsioa izango da.
  • Pentsio hori LagunAro, EPSVn etenaldian zehar ezarri diren urteko eguneraketekin igoko da.
  • Halaber, eguneratutako erretiro pentsioa %1,25rekin handituko da erretiro aurreratuko pentsioa etenda egon den hiruhileko oso bakoitzeko, koefiziente hori kalkulatzeko muga Pentsioen Sistema Publikoan une bakoitzean indarrean dagoen erretirorako legezko adina izanda.

c. 60 urte bete eta gero kotizazioa eteten bada, erretiro pentsioa kobratzeko eskatu gabe, pentsioa etenda geratuko da, eta dagokion pentsioaren koefizientea erretiro pentsioa kobratzen hasten den unean kalkulatuko da, a) atalean adierazitako taularen eta une horretan egiaztatzen den adinaren arabera.
Pentsioa 65 urte bete eta gero kobratzen hasten bada, adin horretatik aurrera aplikatuko da Erregelamendu honetako 85. artikuluan xedatutakoa.

d. Norberaren borondatez, mutualistak erretiro pentsioa birbanatzeko eska dezake, LagunAro, EPSVn horretarako unea iristen zaionean, atzera egiteko aukerarik gabe.

Erretiro pentsioaren birbanaketak prestazio honen ordainketa sistema aldatzea esan nahi du; horrela, eskatutako denboraldian, berorren kopurua gehituta jasoko da (aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera kalkulaturiko erretiro pentsioaren %125, %150, %175 edo %200 lortu arte), baina geroago gutxitu egingo da, aurreko aldian izandako errenten aurrerapena konpentsatzeko.

Pentsio birbanatuaren hasierako aldia LagunAro, EPSVko erretiro aurreratuaz baliatzean hasiko da eta gehienez ere sistema publikoan erretiro aurreratuko pentsioaz baliatzeko unean edo, hori ez bada gertatzen, mutualista sistema horretan erretiratzeko legezko adinera iristen denean bukatuko da.

Kontseilu Errektoreak onartuko ditu bigarren faseari dagozkion koefiziente murriztaileak, lehen fasean aukeratutako igoeraren ehunekoaren eta iraupenaren arabera, eta Ohar Teknikoan eta Erakundearen Araudian jasoko dira.

85. artikulua

Erretiroa 65 urteren ondoren hartuz gero, %1,5eko koefiziente inkremental bat aplikatuko da aurreko artikuluen arabera lortutako zenbatekoaren gainean, 65 urteren ondoren erretiroaren adina atzeratu den hiruhileko oso bakoitzeko, aipatu koefizientea kalkulatzeko muga izanik une bakoitzean Pentsio Sistema Publikoan indarrean dagoen erretiroaren legezko adina.

86. artikulua

Batzar Nagusiak, Kontseilu Errektorearen proposamenez, urtero erabakiko du aplikatuko zaien gaurkotze ehunekoa bai jarduneko mutualistek sorturiko pentsio eskubideei eta bai jada eragindako erretiro pentsioei, ondorengo irizpide hauen arabera:

  1. Aurreko urtean KPIa gehitu zen beste eguneratuko da, betiere azken ekitaldiaren bukaeran Erakundearen kaudimen marjinak, hornidura tekniko konputagarrien baturaren gainean ehunekotan neurtuta eta aipaturiko eguneratzearen eragina konputatu ondoren, legez eskaturiko gutxieneko maila (hornidura teknikoen %4) gainditzen badu.
  2. Eguneratzeak gainditu egin dezake aurreko urteko KPIaren gehikuntza, Erakundearen kaudimen marjinak azken ekitaldiaren bukaeran, aipaturiko eguneratzearen eragina konputatu ondoren, hornidura tekniko konputagarrien %10 eta aurreko urtearen bukaerako kaudimen marjina gainditzen baditu.
  3. Ekitaldiaren bilakaera negatiboak, KPIaren gehikuntzarekin pentsio eskubideen eguneratze teorikoarekin batera, kaudimen marjina hondatzea eragiten badu eta legez eskatutako gutxieneko mailaren azpitik jartzen bada (hau da, %4tik behera), aplikatuko den eguneraketa kaudimen marjina hornidura tekniko konputagarrien %4ko maila horretan kokatuko duen ehunekora mugatuko da, edo gehienez ere %1era mugatuko da, aipatu irizpidearen arabera ateratzen den ehunekoa %1 baino gutxiago bada.
  4. Azken ekitaldiaren hasieran kaudimen marjina legez exijitutako gutxieneko mailan edo horren azpitik badago (hau da, %4,0 edo txikiagoa bada), eguneraketa gehienez ere %1era mugatuta geratuko da, edo aurreko KPIaren igoerara, hori txikiagoa bada, salbu eta ekitaldiaren bilakaerak aukera ematen badu kaudimen marjina legez exijitutako gutxieneko mailan birkokatzeko, aipatu %1 baino igoera handiagoa aplikatuta, kasu horretan kaudimena legez exijitutako gutxieneko mailan birkokatu ahal izateko eguneraketa aplikatuko delarik, aurreko urteko KPIaren igoeraren mugarekin.
  5. Erakundearen ondarearen bilakaera negatiboaren ondorioz (hiru urte jarraian legez exijitutako gutxieneko kaudimen mailaren azpitik, edo urte bat, kaudimenaren aurretik, hornidura teknikoen estaldura %90 baino gutxiago bada), beharrezkoa balitz Berroreka Plan bat aurkeztea, BGAE-en erregulazio eta kontrol organoak onartu beharrekoa (Eusko Jaurlaritza), eguneraketa eten egin litzateke mutualista aktiboek sortutako pentsio eskubideetarako, eta gehienez ere %0,25eko mugarekin jada eragindako pentsioetarako. Muga hori indarrean mantenduko da legez exijitutako kaudimenaren gutxieneko maila berreskuratu arte, aipatu Berroreka Planean dagokionean ezar daitezkeen gainerako neurrien kalterik gabe, Plana BGAE-en erregulazio eta kontrol organoak onartu beharko duelarik.
  6. Aurreko c) eta e) letretan jasotako edozein hipotesiren ondorioz, aurreko bost ekitaldietan metaturiko eguneratzea ez bada iritsi denboraldi horretako KPIaren gehikuntza metatura, eta gero legez eskaturiko gutxieneko kaudimen maila berreskuratzen bada, gutxieneko maila horren gaineko kaudimen hobekuntzak aurreko urteko KPIaren gehikuntza baino eguneratze handiagoak aplikatzeko erabili ahal izango dira, Batzar Nagusiak aurrez hala erabakita, aipaturiko aurreko bost ekitaldietan aplikatu gabeko KPIaren gehikuntza metatuaren gaineko eguneratze diferentzialak berreskuratu arte.
  7. Prestazioen Erregelamendu honetako Lehen eta Bigarren Xedapen Iragankorretan arautzen diren Erretiro eta Alarguntasun pentsioen eguneraketa (aurreko urteko KPIaren igoeraren %70) beherantz berrikusi ahal izango da, Batzar Nagusiak aurrez erabaki eta gero eta BGAEen erregulazio eta kontrol organoaren oniritziarekin, baldin eta artikulu honetako e) letra aplikatzen bada (Berroreka Plana), eredu berrian eragindako pentsioak eguneratzeko aplikatzen diren neurriekin bat eginda, eta, dagokionean, aipatu Berroreka Planean ezar daitezkeen gainerako neurrien kalterik gabe.
© LagunAro, EPSV
Jose Maria Arizmendiarrieta, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
943 790 100 Kontaktua eta kokapena
  • Lege oharra
  • Cookie politika
  • Pribatutasun politika
  • Web mapa
  • Barne informazio sistema

LagunAroko APPa

Deskargatu doan.